DEIALDIAK

ENPLEGUA

Bizkaiko Gizarte-Zerbitzuen arloko zentroetarako lan-poltsa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/04/30

BALDINTZAK

Medikuntzako eta erizaintzako ikasleez gainera, Gizarte-Instituzioetan Mendekotasun-Egoeran Dauden Pertsonei Arreta Soziosanitarioan lan egiteko lanbide-gaikuntzari dagokionez (1368/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa), honako titulu eta ziurtagiri hauek ere kontuan hartuko dira:

  • Erizaintzako zaintza osagarrien teknikaria edo haren baliokideak, klinikako teknikari laguntzailea, psikiatriako teknikari laguntzailea eta erizaintzako teknikari laguntzailea, edo ondorio profesional berekin argitaratzen den beste edozein titulu.
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arretako teknikaria, edo haren baliokidea, arreta soziosanitarioko teknikaria, edo ondorio profesional berekin argitaratzen den beste edozein titulu.
  • Goi-mailako gizarteratze-teknikaria, edo titulu horren baliokidea.
  • Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emateko profesionaltasun-ziurtagiria.

EDUKIA

Covid-19ren hedapenaren ondoriozko osasun-alertaren testuinguru honetan, kontrataziorako edo langileak lanean hasteko ez-ohiko neurri gisa, baimena ematen da aldi baterako kontratatzeko —lanaldi partzialean edo osoan— gizarte-zerbitzuen sektoreko eta Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako esparruetan dagozkien zerbitzuak emateko eskatzen diren ikasketetako azken urtean ikasten ari diren pertsonak, zeinek oraindik ez duten derrigorrezko titulu akademikoa edo dagokion gaikuntza profesionala.

Beraz, lan-poltsa bat eratzen da —Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak kudeatuko du—, bai kontratazioak egiteko, bai halako pertsonen zerrenda bat emateko Bizkaiko gizarte-zerbitzuen arloko foru-sareko erakundeei zein zentroei.

Lan-poltsako kide izan nahi dutenek formulario honetan utzi behar dituzte beren datuak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia