DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/11/07

BALDINTZAK

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek edo gazte-taldeek parte hartu ahal izango dute, Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta badaude eta negozio-ideia eta jarduteko gaitasun osoa badute, eta enpresa-ideia (enpresa edo ekoizpen-gunea) Busturialdean badago. Zerbitzu edo produktu baten ideia sortzaileak izan daitezke, edo 2024an edo 2025ean sortutako negozioak/enpresak, baina derrigorrez Busturialdean kokatuta egon beharko dute.

EDUKIA

Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta biltzen dituen Urremendi Landa Garapen Elkarteak Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketa antolatu dute Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, “Lana bilatzea, Lana da” eskualdeko gazteei laguntzeko programaren barruan.

Epaimahaiak jarraian adierazitako irizpide, meritu eta elementuak baloratuko ditu aurkeztutako proiektuetan:

1. Ideiaren originaltasuna eta berrikuntza maila: balio erantsia edukitzea edota originala izatea.
2. Talde edo norbanako ekintzaileak proiektua garatzeko dituen gaitasunak.
3. Enplegua sortzeko aukera eta horien kalitatea.
4. Negozioaren potentziala, garapen maila eta Busturialdean gauzatzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa.
5. Eskura dauden baliabideen aprobetxamendua, jasangarritasuna eta proiektuaren gizarte-erantzukizuna.
6. Gizarte-eragina.

Lau sari hauek emango dira:

1. saria: 3.000 € + Urtebeterako aholkularitza zerbitzua
2. saria: 2.000 € + Sei hilabeterako aholkularitza zerbitzua
Lehen sektorearekin lotutako ideia onena: 1.000 € (Aurreko sarietakoren bat jaso ez badu).
Errelebo enpresarialaren sari berezia: 1.000 € (Aurreko sarietakoren bat jaso ez badu).

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Busturialdea

94 617 91 58 (Bermeo) 94 625 76 09 (Urremendi Landa Garapen Elkartea) 94 627 02 15 (Gernika)

info@gaztedibusturialdea.eus

Bizkaia Gazteak Busturialdea