Cancha Libreren 5. Denboraldia badatorr!!!

Kultura-nortasuna Prestakuntza

Arterako hurbilketak ohiz kanpoko praktiketatik.

🚨Artea eta kultura interesatzen zaizkion gazte bat zara?? Ba adi hurrengo bideoari

Esperimentatzeko, probatzeko, jolasteko, sortzeko… baina batez ere ondo pasatzeko eta gozatzeko 🤸🏼‍♂️

➡️ Cancha Libre bitartekaritza programarekin jarraitzen dugu ikasturte honetan. 16 eta 30 urte bitarteko gazteek osatutako talde bat da eta Rekalde Aretoarekin lankidetzan arte eta kultura garaikideari hurbiltzeko era ezberdinak planteatu eta esperimentatzen ditu.

⛹️ Rekalde Aretoko erakusketetik abiatuz, esparru ireki bat sortu nahi da, non gaiak partekatzeko aukera izango dugun. Programaren norabidea taldeak erabakiko du, badakigu nola hasi baina ez nola amaitu.

🔴 Programa koordinatzeko Inés García artistaren laguntza dugu. Artistaren interes handienak zinema eta musika dira eta bere 16mmko kamerarekin filme esperimentalak egiten ditu.


Sormena zure kantxa dela sentitzen baduzu, gure taldera sartzeko momentua heldu da! 💃🏻


📞 Parte hartu nahi baduzu, kontaktuan jarri:
proyectocanchalibre@gmail.com / 944 06 85 32

Argibide gehiago

Instagram

"👀 Burmuin dardartiak dituzten fitxaje berriak bilatzen ari gara 🗣️🗣️🗣️"