DEIALDIAK

BEKAK

Erasmus+ bekak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/05/21

BALDINTZAK

  • EHUko, Deustuko edo Arrasateko edozein gradu edo graduondoko titulu ofizialetan matrikulatuta egotea.
  • Aldi berean ikasketetarako Erasmus+ bekarik ez izatea.
  • Erasmus+ programan parte hartzen duen Europako herrialde bateko nazionalitatea izatea edo egoiliartzat aitortuta egotea, bizileku-baimenarekin, errefuxiatuarena/aberrigabearena.
  • Ahozko adierazpen-gaitasuna izatea, xede-herrialdeko hizkuntza ofizialean egiazta daitekeena.
  • Europako Osasun Txartela izatea, egonaldia egiten den unean.

EDUKIA

Confebaskeko Prestakuntza, Talentu eta Enplegu departamentuak Erasmus+ beken deialdi berri bat abiarazi du EHU, Deustuko Unibertsitate eta Mondragon Unibertsitateko ikasle unibertsitario edo titulatu berrientzat, 2024 uztailetik aurrera Europako enpresa batean egonaldi praktikoa egin nahi badute.

Deialdian interesa duten gradu edo masterreko ikasle unibertsitarioek datorren maiatzaren 21era arte bidali ahal izango dute eskaria. Hautaketa aldi baten ondoren, azkenean aukeratutakoek praktikak hasiko dituzte parte hartzaile bakoitzaren beharren arabera, udatik aurrera, Frantzia, Irlanda, Italia edo Portugalgo enpresetan.

Urte honetarako, enpresek askotariko unibertsitate profilak eskatzen dituzte, hala nola Ingeniaritzak, Informatika, Marketina, Enpresen administrazioa (ADE), Turismoa, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak edo Nazioarteko harremanak, besteak beste.Confebaskentzat helburu estrategikoa izanik, ikasle gazteei zuzendutako Erasmus+ nazioarteko beken programak, bere horretan, euskal enpresek eskatzen dituzten 4 baldintza nagusiak biltzen ditu: jarrera, esperientzia, prestakuntza eta hizkuntzak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Confebask

94 402 13 31

Torre Iberdrola- Euskadi Pl. 5, 9ª planta, Dpto 2

confebask@confebask.es

Confebask