DEIALDIAK
LEHIAKETAK
“Euskal Youtuber” lehiaketa
ITXIA
Aurkezpen-epea
Epea amaituta 2019/11/24
BALDINTZAK
Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat da.
EDUKIA
Bideoak euskaraz egin beharko dira eta bi elementu azaldu behar dira: “kartoizko kutxa” bat eta “gustatzen zaidalako egiten dut” esaldia. Bideoek minutu eta erdiko iraupena izango dute, gehienez, eta bakoitzak bere Youtube kanalean argitaratu beharko du. Nahi beste lan aurkeztu daitezke, bakarka edo taldeka. Izen-ematea youtubeskolak.eus webgunean egingo da. Bi sari nagusi banatuko dira:
Sari Nagusia: 13-14 urte bitartekoentzat Iphone 7 Plus bat
Sari Nagusia: 15-16 urte bitartekoentzat Iphone 7 Plus bat
Irabazleak jai batean iragarriko dira eta sari-banaketa ere bertan egingo da. Festa hori azaroaren 30ean egingo da, Euskararen Etxean, Bilbon. Epaimahaia Ane Atxutegik eta Ibai Zarketak eta Azkue Fundazioko lantaldeak osatuko dute.
ARGIBIDE GEHIAGO
DEIALDI-EGILEA
Azkue Fundazioa
944 028 081
Agoitz plaza 1 (Bilbao)