DEIALDIAK
ENPLEGUA
Junior kontsultorea 4 plaza
ITXIA
Aurkezpen-epea
Epea amaituta 2019/06/12
BALDINTZAK
* Estatu espainiarreko nazionalitatea edo, hala badagokio, lan-baimena izatea.
* Postuan aritzeko eginkizunak betetzeko gaitasuna izatea, alegia: egokitasun edo gaitasun fisiko eta psikikoa.
* Langabezian edo enplegua hobetu nahian aritzea, eta LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuan lanbide-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
* Aukeran, Barakaldon erroldatuta egotea, edo Ezkerraldeko gainerako udalerrietan.
* Unibertsitate-ikasketak egin izana, alegia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura edo gradua, edo Ekonomiako, Zuzenbideko, Lidergo Ekintzaileko eta Berrikuntzako, Antolakuntzaren Ingeniaritzako eta Industria Ingeniaritzako Gradua.
* 35 urte baino gazteagoa izatea.
EDUKIA
Lau postu tekniko bete behar dira Barakaldoko enpresen arteko lehiakortasuna bultzatzeko «BK EMPRESA GAZTEDI» izeneko proiektu batean parte hartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko 2017 – 2019 Gaztedi Ezkerraldea programaren esparruan.
Hona hemen egin beharreko lanak, besteak beste: * Erreferentziako hainbat txosten egitea, hala nola, Innobasqueren berrikuntza-fitxak. * Zundatutako enpresen hobekuntza-beharrak hautematea. * Enpresaren kudeaketari buruzko diagnostiko zehatza egitea. Diagnostiko horren bitartez, lehiakortasuna hobetzeko erabakiak hartu ahalko dira, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua tresna gisa erabiliz, betiere.
ARGIBIDE GEHIAGO
DEIALDI-EGILEA
Udal Gaztedi Ezkerraldea