DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Marrazketa eta pintura ikastaroa 2026- 2027

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/09/22

EDUKIA

Bilboko Berreginen Museoak marrazketan eta pinturan trebatzeko aukera eskainiko du aurten ere, 2026-2027 ikasturterako deialdi berriarekin. Bost taldetan banatuta eskaintzen diren 125 plazetarako matrikula epea datorren irailaren 15ean irekiko da (10:00etatik aurrera) eta irailaren 22an (19:00etan) amaituko. Matrikula erakunde bizkaitar honen webgunearen bitartez egin behar da (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus ).

Beste batzuetan bezala eskolak Berreginen Museoaren egoitzan eskainiko dira, Mirasol kondearen kaleko 2. zenbakian.

Matrikula online bakarrik egin ahal izango da, web orriaren bidez.

Ikasturtean naturaren marrazketa, urmargoa, olioa eta bernizak eta akrilikoak landuko dira; beste hainbat alderdi ere landuko dira, hala nola marrazketa teknikak eta materialak eta sorkuntza proiektuak. Horrez gainera, beste zentro batzuetara sartzeko prestakuntza ere egingo da, esaterako, unibertsitatera eta arte eskoletara.

Ikastaroen edukiak:

- Naturalaren marrazketa.

- Marrazketako teknikak eta materialak.

- Estrategia grafiko garaikedeak.

- Akuarelak.

- Sorkuntza proiektuak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bilboko Artelan Berreginen Museoa

94 679 02 55 / 94 415 76 73

San Francisco 14

Bilboko Artelan Berreginen Museoa