DEIALDIAK
IKASTARO ETA TAILERRAK
Zeinu Hizkuntza ikastaro trinkoa: II maila (B1)
ITXIA
Aurkezpen-epea
Epea amaituta 2019/11/07
BALDINTZAK
Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.
EDUKIA
Azaroaren 11tik abenduaren 18ra arte emango da, goizeko ordutegian, 9:00etatik 13:30era (abenduaren 16tik 18ra 13:00ak arte), Gernika-Lumon. Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.
Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (120 ordu presentzial + 20 ordu ez presentzial) eta 15 ikaslek hartu ahal izango dute parte, gehienez.
ARGIBIDE GEHIAGO
- jpg Kartela (JPG 88KB)
- Oinarriak eta izen emotea
DEIALDI-EGILEA
Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak
94617 9158 (Bermeo) 94 625 7609 (Urremendi LGE) 94 627 0215 (Gernika)