DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK ENPLEGUA

Enplegu eta Ekintzailetza ANEZKA

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/02/20

BALDINTZAK

  • Bizkaian bizitzea
  • Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan izena emanda egotea (betiere programan era aktiboan parte hartzea eragozten ez badu).
  • Anezka linearen beste programa batean parte hartu ez izana.
  • Ordenagailua eta Interneterako sarbidea izatea eta programa gauzatu ahal izateko oinarrizko ezagutza informatikoak edukitzea.

EDUKIA

Nola funtzionatzen dute anezkek?

  • Gehienez 20 pertsonek osaturiko taldeek elkarrekin lan egiten dute hura osatzen duten kide guztientzat lana aurkitzeko xedez.
  • Pertsona batek, enplegu arloko teknikariak, lan saioak dinamizatzen ditu, eta laguntza ematen du etengabe.
  • Programan parte hartzea borondatezkoa da, eta ez dago ordainik. Konpromiso maila handia eskatzen da parte hartzeari eta saioetara joateari dagokionez, enplegua aurkitzen denean izan ezik.

Iraupena

Iraupena: 15 aste, asteko taldeko 3 saio. Saioak aurrez aurrekoak eta online izango dira. Aurrez aurreko saioek 4 ordu iraungo dute, eta online saioek, berriz, 2,50. Gainera, aparteko jarduerak antola daitezke, hala nola foro edo ekitaldietan parte hartzea saioak programatuta ez dauden egunetan.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 418 90 55

Dema (Fandería 2 - Barakaldo)

Bizkaiko enplegu-ataria