DEIALDIAK

ENPLEGUA DIRU-LAGUNTZAK

Lanzaderas de Empleo

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/02/24

BALDINTZAK

Langabezian egotea edo izena emanda egotea enplegua hobetzeko prozesuetan, Lanbiden

Lanbiden erregistratuta egotea

Bizkaian erroldatuta egotea

EDUKIA

Lanik gabe zaude? Lagunduko dizugu lan arloko zure helburuak zehazten eta zure gaitasun pertsonalak eta enplegagarritasuna hobetzen. Lana aurkitzeko aukera handiagoa izango duzu!

Norentzat da Anezka?

Enplegu Anezkak programa langabezian diren edo enplegua hobetzeko prozesuetan izena eman duten pertsonei dago zuzenduta, betiere haien lanak ez badie galarazten anezkara joatea.

Nola funtzionatzen du Anezkak?

Gehienez 20 pertsonak osaturiko taldeak elkarrekin lan egiten du taldekide guztientzat lana aurkitzeko xedez.

Koordinatzaile batek laguntza eskainiko dio taldeari banakako saioetan eta taldeko saio guztiak koordinatuz.

Anezkan parte hartzea borondatezkoa da, eta ez dago ordainik. Programak iraun bitartean, parte hartzeko eta saioetara joateko  konpromiso maila handia eskatzen du.

Anezkak lau hilabete irauten ditu; denbora horretan, partaideek laneratzeko urratsak emango dituzte, hainbat jarduerari esker.

Saioak astean hirutan izango dira, saio bakoitzeko lau orduko jardunaldietan, koordinatzailearekin eginiko borondatezko bestelako esku hartzeak eta ordutegi horretatik kanpo gauzaturiko beste jarduera batzuk gorabehera.

Zer jarduera biltzen ditu Enplegu Anezka programak?

Enplegagaritasuna hobetzeko hainbat proiektu lantzen dira taldeko saioetan. Horrez gain, prestakuntza saioak taldeko dinamikak eta bestelako  zereginak.

Koordinatzailearekin saio pertsonalizatuak egiteko aukera.

Zuzeneko harremanak enpresekin eta tailerrak  giza baliabideetako arduradunekin.

Foroetan  eta hainbat  topaketan eta ekitalditan  parte hartzen da.

Negozio ideia bat duten pertsonei zuzenduriko ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 418 90 55

Dema (Fandería 2 - Barakaldo)

DEMA