Dibertsitatea = Aberastasuna

Anistasuna

Ez utzi aurreiritziek espazio hutsa betetzen.

Bizkaiko Foru Aldunditik beste behin aldarrikatu nahi dugu pertsonak berdinak garela gure aniztasunean, eskubideei dagokienez. Eskubide eta erantzukizun berberak ditugula aldarrikatzen dugu, eta aukera eta betebehar berberak izan behar ditugula.

Giza eskubideak berdinak dira pertsona guztientzat.

Gure gizartearen desberdintasuna eta aniztasuna aukera bat dira, mesede egiten digun aberastasuna.

Horregatik, beharrezkoa da oztopo mental eta fisiko oro atzean uztea, lerratutako pentsamenduen ondorioz eragin toxikoa duen edozein aurreiritzi baztertzea, besteak ez ezagutzearen erakusle baino ez direlako.

Ahaleginak bateratzen eta elkarrekin lan egiten jarraitu behar da, imajinario kolektibo inklusiboa, pertsona guztientzako eskubide eta aukeren berdintasuna erraztuko duena, sortzeko.

Guztion artean errazagoa izango da aurreiritzirik gabeko herritar bihurtzeko ametsa lortzea.

Helburu horrekin jarri dugu abian kanpaina hau, eta nahi duzun toki eta plataforma guztietan partekatzera animatzen zaitugu.

Bizkaia gizarte mestizoa eta askotarikoa da, eta hemendik aurrera oraindik gehiago izango da. Eta, beste ezeren gainetik, askotariko lurraldea. Aniztasuna aberastasuna delako.