DEIALDIAK

ENPLEGUA

Suhiltzaile gidari 39 plaza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/12/24

BALDINTZAK

- Batxiler-titulua edo titulu teknikoa.

- Hemeretzi (19) plaza, derrigorrezko B2B2 hizkuntza-eskakizuna dutenak, eta hogei plaza (20), derrigorrezkoa ez den B2B2 hizkuntza-eskakizuna dutenak.

- Izangaiek C+E gidabaimena eduki beharko dute.

-  IT txartelak: Word oinarrizkoa eta Excel oinarrizkoa (baliodunak: 97/2000/ XP/2003/2007/2010). Word aurreratuaren eta Excel aurreratuaren IT txartelek Word oinarrizkoarena eta Excel oinarrizkoarena baliozkotuko dituzte, hurrenez hurren. Izangaiek ez dute agiririk aurkeztu beharko, Bizkaiko Foru Aldundiak zuzenean egiaztatuko baitu ea izangaiek IT txartelak dauzkaten eta noiz lortu dituzten.

- Oinarri orokorretan xedatutakoaren arabera, izangaiek ezin izango dute dagozkien eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik izan. Hori Lan Osasuneko Atalak egiaztatuko du, espezialitate horretako bazterketa-taulan (I. eranskina) ezarritakoaren arabera, praktiketako funtzionario izendatu aurretik egindako azterketetan. Azterketa mediko hori Lan Arriskuen Prebentziorako eta Lan Osasunerako Zerbitzuak ebaluatuko du praktiketako funtzionarioen izendapena izan baino lehen; horretarako, beharrezkotzat jotzen diren proba kliniko eta analitiko osagarri guztiak egin ahalko ditu. Proba horiek egin aurretik, ariketetako izangaiei jakinaraziko zaie zein den egingo zaien proba, eta dagokion baimena ere eskatuko zaie (II. eranskina). Hautatutako pertsonak baimen hori sinatu beharko du. Halaber, lan-osasuneko arloak bermatuko du datuak eta proba analitiko horien emaitzak konfidentzialak direla. Oposiziogileak proba horiek egiteari uko egiten badio, baztertuta geldituko da hautaketa-prozesutik.

EDUKIA

Oposizio-lehiaketa sistemaren bidez txanda askean.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 406 79 26 / 94 608 22 90

Oep-epe@bizkaia.eus

Bizkaiko Foru Aldundia: Lan publikoaren eskaintza