DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Hobekuntza Profesionaleko 2026. urterako dirulaguntza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/09/11

BALDINTZAK

Dirulaguntzaren onuradun izan daitezke unibertsitateko gradu-ikasketak 2023/2024 edo 2024/2025 ikasturteetan bukatu dituzten pertsonak edo 2025/2026 ikasturtean bukatuko dituztenak.

Gainera, eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean, eskatzaileak ez du 30 urte baino gehiago izango eta bi baldintza hauetako edozein bete beharko du:

a) Bizkaian jaioa izatea.

b) Bizkaiko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik

EDUKIA

Hobekuntza profesionaleko programak bi hamarkada inguru daramatza unibertsitateko graduatu gazteen bikaintasuneko prestakuntza bultzatzen. Horretarako, prestigiozko nazioarteko zentroetan graduondoko ikasketak finantzatzen dizkie, haien prestakuntza akademikoa osatzeko, eta, hala, lurraldeko enpresek etorkizuneko erronkei aurre egiteko behar dituzten kualifikazio handiko profesionalak izateko.

1. Dirulaguntza-programa honen bidez, honako helburu hauek lortu nahi dira:

a)  Graduatu berri diren pertsonen lanbide-prestakuntza aurreratua lortzea eta haien enplegagarritasuna hobetzea.

b)  Graduatu berri diren gazteen sustapen pertsonal eta laborala sostengatzea.

c)  Bizkaiko ehun ekonomikoarentzat etorkizuneko apustu bat sortzea.

d)  Joera positibo bat sustatzea atzerriko hobekuntza profesionalean.

e)  Nazioartean prestigioa duten zentroetan prestatutako langileak erakartzeko aukera ematea enpresei.

f)  Gazteen atzerriko hobekuntza profesionala bideratzea.

g)  Bizkaiko sektore estrategikoetako enpresei kualifikazio handiko profesionalak ematea, etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

2. Programa hau bi jarduketa-arloren bitartez gauzatuko da:

a) 1. arloa: Nazioarteko Prestakuntza.

b) 2. arloa: Sektore Estrategikoei lotutako Prestakuntza.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068008

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila, Obispo Orueta, 6 (48009 Bilbao)