DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Durangoko Gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako laguntzak 'Gazte alokairuak 2026'

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/03/27

BALDINTZAK

Gutxienez urtebetez jarraian edo bost urtez jarraian herrian erroldatuta dauden pertsonek jaso ahal izango dituzte laguntzak. Gainera, eskatzaileek Durangoko udalerrian alokairu-kontratu bat izan behar dute, 2025eko alokairu-gastuei dagokiena.

Urteko diru-sarrerak ez dira 28.490 euro gordinetik gorakoak izango, eta etxebizitzaren hileko alokairua ezingo da 850 eurotik gorakoa izan familia-unitateak gehienez hiru kide baditu. Hiru kide baino gehiagoko familia-unitateentzat, gehieneko kostua 250 eurokoa izango da kide gehigarri bakoitzeko. Etxebizitzak ezin dira izan azpierrentamenduak, babes ofizialeko etxebizitzak edo etxebizitza gisa erabilitako lokalak.

Bestalde, diru-sarrerak 11.501 eta 20.000 euro bitartekoak badira, laguntzak % 40 estaliko du, gehienez ere 340 euro hilean. 20.001 eta 28.490 euro bitarteko sarreretarako, laguntza % 30ekoa izango da, eta gehienez 255 eurokoa hilean.

EDUKIA

Laguntza honen xedea da ohiko egoitza gisa alokairuko etxebizitza duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteen alokairu gastuak diruz laguntzea.

Dirulaguntzak hileko alokairuaren % 30 eta % 50 artean estaliko du, muga hauekin: urteko diru-sarrerak 3.000 eta 11.500 euro bitartekoak badira, laguntzak alokairuaren % 50 estaliko du, hilean 425 euro gehienez.

Alokairurako laguntza ez da bateragarria alokairurako beste dirulaguntza batzuekin, baina bai, ordea, Eusko Jaurlaritzaren EMANTZIPA laguntzarekin, gazteen emantzipazio-prozesua ere babestera bideratuta baitago.

DEIALDI-EGILEA

Durangoko Udala

94 603 00 13

Barrenkalea 17

gazteria@durango.eus

Durangoko Udala