DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzak homologatutako aisialdiko begirale titulua euskaraz lortzeko dirulaguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/10/09

BALDINTZAK

 - Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko udalerriren batean erroldatuta egotea: Abadiñon, Atxondon, Berrizen, Durangon, Elorrion, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mañarian edo Zaldibarren.

- Eusko Jaurlaritzak homologatutako aisialdiko begirale-titulua euskaraz lortu izana egiaztatzea, deialdian zehazten den ikastaroan, eta seigarren puntuan zehazten den dokumentazioa aurkeztea.

EDUKIA

Norgehiagoka araubidean dirulaguntzak emateko oinarriak arautzea, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoan erroldatutako begiraleek beren titulazioa eta prestakuntza euskaraz lor dezaten erraztea, aisialdiko jarduerak hizkuntza horretan eman ahal izatea bermatuz, batez ere haur eta gazteen artean, hizkuntza-normalizazioa bultzatuz, eremu ez formalean eta hezitzaileetan erabilera soziala areagotuz.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa

946 81 81 16

Landako Etorbidea 4.zk., Elkartegi eraikina, 101. modulua, Durango

mankomunitatea@dma.eus

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa