DEIALDIAK

JARDUERAK

Inaugurazio-programazioa. Rekalde aretoa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/02/09

EDUKIA

Rekalde Aretoak sarrera berria izango du Bilboko Iparragirre kaleko 21. zenbakitik, eta berritutako instalazioek 1.000 metro koadro baino gehiago hartuko dituzte. Azalera horretatik, 800 metro koadro erakusketa-espazioak izango dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Rekalde Aretoak ateak zabalduko ditu berriro ere jendea sartzeko, eta ikuspegi berrituarekin eta gaur egungo praktika artistikoak gizartera hurbiltzeko konpromiso sendoarekin egingo du. Urtarrilaren 28tik aurrera, bisitatzen duten pertsonek 12 eguneko inaugurazio-programazioa izango dute gozatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eraldatu den espazioaren aukerak ezagutzeko. Berriro irekitzen denean, ordutegia berria izango du ere: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:0etara; igande eta jaiegunetan,10:00etik 15:00etara.

Inaugurazio-programazioa

Inaugurazio-jardueren programa urtarrilaren 28tik otsailaren 9ra gauzatuko da.  Aretoaren programazioak bitartekaritza-jarduerak, ekintza artistiko bereziak eta arte-diziplina desberdinei lotutako ekintzak izango ditu.

Jarraian, programazio berezi hori osatzen duten ekitaldiak zehazten dira:

Urtarrilaren 28a, asteartea

11:00 Zer soinu du Rekaldek? - Talde itunduentzako bitartekaritza-jarduera. Parte-hartzaileek aukera izango dute erakusketa-espazioa zentzumenen bidez ezagutzeko. Proposamen dinamiko honek irudiz eta soinuz osatutako ibilbide bat proposatzen du, eta parte-hartzaileak espazioaren esplorazio- eta pertzepzio-prozesuaren protagonista bihurtuko ditu. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

17:30 - Rekalde Aretoa proiektuaren aurkezpena: espazioaren ikuspegi berriaren aurkezpena.

18:00 - Lanean Rekalde en obras lanaren proiekzioa. EITB Mediak ekoitzitako lana da eta, espazioa eraldatzeko obra egin den bitartean, zenbait artistak Rekalde Aretoan garatu duten sorkuntza-prozesua erakusten du.

Urtarrilaren 29, asteazkena

09:00 - ONDARHez II. Topaketa. Euskal Ondare hezitzaileen Elkartea; prestakuntza-saioa, Amaia Fernández de Bobadillarekin: «Justizia soziala eta aniztasuna ondare-hezkuntzari aplikatuta». Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

18:00 - Sua performance-a, Jose Pablo Arriaga eta Garazi Etxaburu artistena. Performance honek suntsipenetik berpizteko gaitasuna esploratzen du, eta iragana eta orainaldia konektatzen ditu eskultura, dantza eta ekintza uztartzen dituen antzezlan baten bidez. Suak eraldaketa eta berpizkundea sinbolizatzen ditu.

Urtarrilaren 30a, osteguna

11:00 - Zer soinu du Rekaldek? - Talde itunduentzako bitartekaritza-jarduera. Proposamen honek espazioa ikuspegi sentsorial batetik aztertzen jarraitzeko aukera ematen du. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

18:00 Ibon RGk eta Garazi Navasek Hormen kontra. Pareten alde aurkeztuko dute. Lan horrek omenaldia egiten die, soinuen bidez, Rekalde Aretoan bizi eta esperimentatu izan diren obra guztiei, eta ateak berriro irekitzeko unea aretoko paretei eskainitako kantu bihurtu du, etorriko diren emozio guztien aurrerapen gisa.

Urtarrilaren 31, ostirala

11:00 - Zer soinu du Rekaldek? - Talde itunduentzako bitartekaritza-jarduera. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

18:00 - Lanean Rekalde en obrasJorge Isla;/522;/Igor Rezola;/Obrador, tokiko sortzaileen topaketa artistikoa erakusketa-espazioan.

Otsailaren 1a, larunbata

11:30 Tailerra familian [4-11 urte] - Hutsa zeharkatu. Tailer honetan, familiak espazioan zehar ibiliko dira, hutsarekiko harremanean zentratuko dira eta gelan zehar nola mugitzen garen aztertuko dute. Jardueraren helburua da espazioaren pertzepzioa piztea eta talde-lana sustatzea. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

18:00 - Fashion Show - IED Kunsthal Bilbao. IED Kunsthal Bilbao zentroko diseinatzaile gazte berrien lehen promozioaren bildumen desfilea. Bertaratzen direnen modaren diseinuaren talentu berrien proposamen berritzaileak ezagutu ahal izango dituzte: Gaizka Albizu (Olympia bilduma), Nahia Marino (IUGH), Leire Movilla (News from Nowhere), Ainara Urkijo (La Colmena 2131) eta Aroa Mora (BXM).

Otsailaren 2a, igandea

11:30 - Tailerra familian [6-12 urte] - On the Road. Jarduera ingelesez da; parte-hartzaileek modu sortzailean esploratuko dute aretoaren espazioa, eta beren irudimena piztuko dute behaketaren eta jolasaren bidez. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Otsailaren 4a, asteartea

11:00 - Zer soinu du Rekaldek? - Talde itunduentzako bitartekaritza-jarduera. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

18:00 - Lanean Rekalde en obras: Bego Vicario;/Patrik Grijalvo;/Argamasa;/Lasa, tokiko artistekin diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen duen esku-hartze esperimentala.

Otsailaren 5a, asteazkena

11:00 Zer soinu du Rekaldek? - Talde itunduentzako bitartekaritza-jarduera. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

18:00 - Lanean Rekalde en obrasJon Mikel Euba;/Daniel Llaria;/Amaya Suberviola;/Susana Blasco, artistak jardunean, beren lanak erakusten erakusketa-espazioan.

Otsailaren 6a, osteguna

11:00 - Zer soinu du Rekaldek? - Talde itunduentzako bitartekaritza-jarduera. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

18:00 - Elena AitzkoaPrístino Eco lana aurkeztuko du. Espazioaren izaerari buruz eta bertan gizakiak duen presentziari buruz hausnartzen duen hitzartzea.

Otsailaren 7a, ostirala

12:00 - Gogoratzen? Artea eta memoria lantzeko tailerra [60 urtetik gorakoak]. Tailer horren bidez, eguneroko memoria landuko da aretoko espazioan, eta oroitzapen pertsonalak artearekin eta ingurunearekin lotuko dira. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

18:00 - Lanean Rekalde en obrasJone Elorriaga;/Heréticos, gaur egungo ikuspegi artistikoen aniztasuna aztertzen duen proiektua.

Otsailaren 8a, larunbata

12:00 - Saio irekia - Kantxa Librea [16-25 urte]. Topaketa eta talde-dinamika ardatz dituen jarduera honen helburua da gazteak erakusketa-espaziora hurbiltzea, jolasen eta esperientzien bidez. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

18:00 - Laura Samek La palabra que habita esku-hartze poetikoa aurkeztuko du, zeinean ahozkotasunak espazioa zeharkatuko baitu dimentsio berria hartzen duten testuen bidez. Ahotsa, gorputza eta soinua erabiliko ditu aretoa habitatzeko.

Otsailaren 9a, igandea

11:30 - Laino Artean [12-16 urte] - Artea, sormena eta teknologia fusionatzea bilatzen duen arte- eta teknologia-tailerra, artea esperimentazio teknologikoaren bidez esploratzeko aukera ematen duen esperientzia berritzailea eskaintzen duena. 

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Rekalde Aretoa

944068532

Rekalde zumarkalea, 30

salarekalde@bizkaia.eus

Rekalde Aretoa