DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/10/13

EDUKIA

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2025/26ko deialdia.

Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko.

EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu.

  • Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 2.000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. 3 hilabeteko tutoretza-aldiaren ondoren EJZn alta ematen ez bada, zenbatekoa 2.000 €-ren % 60 izango da.
  • Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

EGAZ Txorierri

944536370

formacion@egaz.eus

EGAZ Txorierri