DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

FORMAKUNTZA: Batuz, TicketBai eta Gazte Elkarteak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/01/27

EDUKIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Formakuntza Planaren baitako 2026ko lehenengo formakuntza saioa aurkeztu du: Batuz, TicketBai eta Gazte Elkarteak.

Urtarrilaren 27an, 17:30etatik 19:30etara, Bilboko EGK-ko bulegoan (Autonomia kalea, 44 zb, behea.) Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako Batuz Estrategiaren aurrean gazte elkarteek dituzten betebeharrak eta eginkizunak azaltzeko formakuntza bat antolatu da.

Saio honetan elkarteek Batuz Estrategiaren ardatz nagusiak bereganatuko dituzte: Ticketbai, jasotako eta emandako fakturen kudeaketa… 2026an martxan jarri den araudi baten markoan. La Tercera Pata-ko adituek Batuz Estrategiari loturiko gako praktikoak eskainiko dituzte, eta gazte elkarteek izan ditzaketen egoera ezberdinak ere azalduko dituzte. Horrela, elkarteek kudeaketa erraz eta eraginkorra izan dezaten sustatuko da.

Izena ematea  galdetegiaren bitartez egin behar da.

ARGIBIDE GEHIAGO

jpg Kartela (JPG 346 KB)

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

944436143 / 688676099

Autonomía, 44 bajo

partehartze@egk.eus

EGK