DEIALDIAK

ENPLEGUA

Berdintasun eta Aniztasun teknikaria

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/02/15

BALDINTZAK

  • 30 urtetik beherakoa izatea.
  • Goi-mailako ikasketak izatea. Edozein arlotako titulazioak onartuko dira, baina bereziki baloratuko da honako arloetako prestakuntza izatea:
    o Feminismoa, berdintasuna, aniztasuna, inklusioa eta LGTBI+ eskubideak.
    o Berdintasunaren eta/edo aniztasunaren arloan egiaztatutako prestakuntza osagarria (gutxienez 150 ordu).
  • Euskal gazteriaren errealitate sozial, politiko eta sozioekonomikoaren ezagutza sendoa izatea, ikuspegi feminista, intersekzional eta inklusibo batetik, baita berdintasunaren, aniztasunaren eta eskubideen arloko arau-esparrua eta politika publikoak ezagutzea ere.
  • Euskal elkarte-sarea, mugimendu feminista eta LGTBI+ mugimendua ezagutzea, baita gazteen eta komunitatearen parte-hartzearen beste adierazpen batzuk ere.
  • Euskara eta gaztelania maila altua izatea, ahoz zein idatziz (EGA, HABE 3 edo baliokidea).
  • Lan-taldeak, hausnarketarako guneak eta partaidetza-prozesuak dinamizatu eta errazteko esperientzia eta gaitasuna izatea, ikuspegi feminista, inklusibo eta seguruetatik, baita ikaskuntzak eta ondorioak sistematizatzeko gaitasuna ere.
  • Legeak, planak, dokumentu ofizialak eta txostenak ikuspegi feminista kritikotik aztertzeko gaitasuna, baita ikerketa egiteko eta proposamen eraldatzaileak lantzeko gaitasuna ere.
  • Administrazioarekin eta beste eragile batzuekin eskubideen, berdintasunaren eta aniztasunaren
    ikuspegitik elkarrizketatzeko gaitasuna, eragin politikoa sustatuz.
  • Ordutegi eta lurralde-malgutasuna, erakundeekin egindako lanari, partaidetza-prozesuei eta ordezkaritza-guneei lotua.
  • Ikasteko, egokitzeko eta berrikuspen kritikoa egiteko gaitasun handia, ikuspegi feminista eta etengabeko hobekuntzaren aldekoa.
  • Ikuspegi estrategiko feminista, ekimena eta desberdintasunak identifikatzeko, erronkak aurreikusteko eta berdintasunaren, aniztasunaren eta inklusioaren arloan lan-ildo berritzaileak proposatzeko gaitasuna.

EDUKIA

Berdintasuna eta Aniztasuna alorrean Euskadiko gazteriaren eskubideen alde lan egiteko gai zarela uste baduzu eta lan bila bazabiltza, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Berdintasun eta Aniztasun teknikaria lanpostua eskaintzen dizu. Lanpostua Gasteizeko bulegoan da, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.

ESKAINTZEN DA:

  • Lanpostua GASTEIZEN, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
  • Lanaldi osoko lan-kontratua.
  • Urtean 33.435€-ko soldata gordina.
  • EGKren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren
    ardurapean.
  • Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
  • Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren eskubideen alde lan egitea, bereziki emakumeen eta gizonen berdintasun alorrean.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

EGK

94 443 61 43

Autonomía, 44 behea

egk@egk.eus

EGK