DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Dimentsio emozionala taldeen kudeaketan

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/02/24

BALDINTZAK

Elkarteentzako ikastaroa

EDUKIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) EGK-ko 2025 Formakuntza Planaren baitako urteko lehenengo formakuntza ekintza aurkeztu du: Dimentsio emozionala taldeen kudeaketan.

Otsailaren 25ean, 17:30etik 19:30era, EGK-ko Bilboko egoitzan (Autonomia Kalea, 44 zb., behea) taldeen kudeaketak eta partaidetzak dakarren dimentsio emozionalari buruzko formakuntza bat antolatu da, gazte elkarteei zuzendua.

Saio honen helburua adimen emozionalean oinarritutako tresna praktikoak bereganatzea da, taldeak kudeatzean sortzen diren erronkei aurre egiteko. Jorratuko diren gai nagusien artean honako hauek daude: burnout-a prebenitzea, gatazken bitartekaritza edota taldeko lanen antolaketa eraginkorra.

Formakuntza AVIFESek emango du, ongizate emozionalaren eta osasun mentalaren arloan esperientzia duen erakundeak.

Izena ematea estekan dagoen galdetegiaren bitartez egin behar da.

ARGIBIDE GEHIAGO

jpg Kartela (JPG 481 KB)

DEIALDI-EGILEA

EGK

944436143 / 688676099

partehartze@egk.eus

EGK