NORK-NORI-ZER: DISKRIMINAZIOA ALOKAIRUAN

Etxebizitza Gizarteratzea

Etxebizitza eskubidea da, baina betetzen al da? Pertsona guztientzako abiapuntu bera dagoela uste duzu?🏠🤔

Kulturak, jatorriak, generoak, sexu-orientazioak, administrazio-egoerak edo hezkuntza-mailak eragin zuzena izan dezakete etxebizitza eskuratzeko orduan.❌🧱

Nork-nori-zer proiektuak etxebizitza eskuratzeko xenofobia eta arrazakeria egoerak jasotzen eta salatzen ditu. Horretarako, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) komiki bat sortu du Quan Zhou ilustratzailearekin lankidetzan.

🔗 Egin klik www.norknorizer.com webgunean eta egin bat arrazakeriaren aurkako ekimenekin.✊🏽

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) urteak daramatza Euskadin gazteek emantzipatzeko eta etxebizitza duina izateko dituzten zailtasunak agerian uzteko lanean. Alokairu kuota altuak, soldata baxuak eta etxebizitza eskasia gazteek modu autonomoan bizitzeko gainditu behar dituzten oztopoetako batzuk dira.

Hala ere, EGK-k jakin badaki gazteak ez direla kolektibo homogeneoa: hots, talde horren barruan errealitate ezberdinak daude, eta gazte guztiek ez diete oztopo berdinei aurre egiten. Kultura, jatorria, generoa, sexu-orientazioa, administrazio-egoera edo hezkuntza maila bezalako faktoreek eragin zuzena izan dezakete etxebizitza eskuratzeko aukeretan.

Besteak beste, gazte migratzaileek edo legezko estatusa zalantzazkoa dutenek askoz ere zailtasun handiagoak dituzte etxebizitza bat alokatzeko, higiezinen merkatuan dauden aurreiritzi, xenofobia eta arrazakeriaren ondorioz.

Testuinguru horretan sortu zuen EGK-k Nork-nori-zer proiektua, zeinaren bidez xenofobia eta arrazakeria egoerak dokumentatu eta salatu diren, bai etxebizitzen eskaintzan, bai errentatzaileen eta higiezinen agentzien jarreran ere.

2025ean proiektua biltzen duen webgune bat sortu du EGK-k. Bertan, proiektuaren inguruko txostenaz gain, problematikaren nondik norakoak laburbiltzen dituen bideoa eta Quan Zhou ilustratzailearekin (@gazpachoagridulce) batera ondutako komikia bildu dira.

"Cuando tu origen, cultura o color de piel, afecta a tu derecho de una vivienda digna"