DEIALDIAK

JARDUERAK

Etikasi 2024 Ipar Irlanda-Euskadi

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/03/17

BALDINTZAK

18 eta 30 urte bitarteko gazteak eta unibertsitate gradua edo lanbide heziketa.

EDUKIA

Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da. Indarkeriak markatutako herrietara bidaiatuko dugu: IPAR IRLANDA eta EUSKADI

Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da. Giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoena, enpatiaren aldeko hautua eginez. Programa honen helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, Ipar Irlandara eta Euskadira hezkuntza-bisitak eginez. Leku hauek motibazio politikoko indarkeriak markatutako giza eskubideen urraketak izan dituzte, eta bizikidetza erronka gisa ulertzen da, bai tokiko mailan zein maila globalean.

Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren ikuspuntutik, zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizunak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka: mundua beste begirada batetik ikustea eta beste pertsonen lekuan jartzeko aukera ematen du. Giza duintasunaren eta giza eskubideen esperientzia hezitzailea sustatzen baitu, lehen pertsonan ikusteak, ulertzeak eta bizitzeak.

Etikasiren aurreko hiru esperientzien ondoren, aurten bi bidaia egingo dira: bost eguneko bidaia Ipar Irlandara (Belfast eta Derry) eta asteburu bat Euskadiko herri batzuetan (Pasaia eta Errenteria).

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

688 737 097

Autonomía, 44 bajo (Bilbao)

bakea@egk.eus

EGK