DEIALDIAK

JARDUERAK

ETXEAREN ERRAIAK: etxearen iruditeria auzitan

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/11/13

EDUKIA

Solasaldia Leire Vargas idazle eta itzultzailearekin

Etxea, bere adiera hertsian, bizitzeko baliatzen den egitura arkitektonikoa da: norbanakoei gure bizitzak garatzeko espazioa eta aterpea eskaintzen diguna. Ordea, etxea eraikuntza sinbolikoa ere bada, familiarekin, intimitatearekin, ametsekin eta bestetzuekin erlazionatzen diren irudikapenez ondurikoa, eta “etxean bezala inon ez” gisakoak pentsatzera garamatzana.

Jakina da, hala ere, etxea biolentziarentzat gotorleku ere izan daitekeela, emakumeek bizitzen eta pairatzen dituzten hainbat indarkeriak etxearen esparru pribatuan hartzen baitute leku: ordaindu gabeko etxeko-lanek bultzatutako lanaldi amaigabeek, baliabideak ez izateagatik jasan beharreko biolentzia materialak edota, muturreko kasuetan, zuzeneko indarkeriak.

Hori guztia hizpide izateko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGKekitaldi bat antolatu du. Ekitaldian, arte lehiaketako sariak banatzeaz gain, Leire Vargas idazle eta itzultzailearekin izango dugu solasaldia. Azaroaren 13an izango da, 18:00etan, EGKren Bilboko Bulegoan (Autonomia Kalea, 44 behea).

Ekitaldira etorri nahi baduzu, eman izena hemen: https://bit.ly/etxerraiak

ARGIBIDE GEHIAGO

png Kartela (PNG 2,8 MB)

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

94 443 61 43

Autonomía, 44 bajo

egk@egk.eus

EGK