DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Formakuntza: Aniztasun funtzionala hezkuntza ez formaleko esparruetan

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/11/10

EDUKIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, hezkuntza ez formalaren esparruan aniztasun funtzionalaren inguruan hausnartzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko helburuz, formakuntza saio bat antolatu du azaroaren 12an, 17:00etatik 20:00etara, Bilboko La Perrera Espazioan.

Saioa Amesten Elkarteko adituek eskainiko dute eta hezkuntza ez formalaren arloan lan edo boluntariotza egiten duten gazte eta hezitzaileei zuzenduta dago.

Formakuntzaren helburua da aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa sustatzeko tresna eta ezagutza praktikoak eskaintzea, hezkuntza ez formaleko jardueretan errespetua, irisgarritasuna eta parte-hartze aktiboa bermatzeko.

Izen-ematea galdetegi honen bidez egin behar da, eta azaroaren 10a izango da izena emateko azken eguna.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

747442774

Autonomía, 44 bajo

astialdi@egk.eus

EGK