DEIALDIAK

JARDUERAK

GAUR8: Machosfera, algoritmoak eta gu. Nola egin aurre indarkeria digitalari?

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/11/19

BALDINTZAK

Kartela

EDUKIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) GAUR8ren lehen saio irekia aurkezten dugu, non gazteok bizi dugun errealitate bati helduko diogun zuzenean: indarkeria digitalak eta autodefentsa feminista sareetan. 

Sarea gune libre eta neutral bat dela saltzen digute askotan, eduki anitzarekin eta guztiz irisgarria den informazioarekin. Spoiler… GEZURRA DA! 

Gure egunerokoan argazki bati like ematea edo edukia partekatzea klik bakar bateko kontua da, baina… zergatik da hain zaila gure burua eremu digitalean babestea? Algoritmoek berauek, eduki polarizatu eta antifeministak lehenesten dituzte eta horrek eragin zuzena du gure harremanetan eta egunerokoan.

EGKtik ezinbestekoa uste dugu gai hau ikuspuntu feminista intersekzional batetik lantzea eta honetarako, berdintasuna eta eremu digitalean adituak diren Olatz Martínez de Ibarreta eta Naiara Nájera izango ditugu gurekin. Beren eskutik, sistema honen nondik norakoak ezagutzeko eta dinamika parte-hartzaile baten bidez eztabaida sustatu eta ideiak partekatzeko aukera izango dugu.

Topaketaren xehetasunak:

  • Data: 2026ko azaroaren 19an, osteguna.
  • Lekua: La Perrera, Sabino Arana Etorbidea, 50, 48012 Bilbo (Konekta gela).
  • Ordua: 17:30-19:30.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

945063264 / 615749929

Autonomía, 44 bajo (Bilbao)

EGK