DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

“Gazte Eraldatzaileak” formakuntza-ibilbidea

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/05/04

EDUKIA

Gazte Eraldatzaileak prestakuntza-ibilbidearen deialdia martxan jarri da. Ekimen honen helburua Euskadiko gazte-elkarteetako boluntarioei tresnak eskaintzea da, beren erakundeetan ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzeko eta berdintasunaren aldeko eraldaketa prozesuak bultzatzeko.

Formakuntza honek marko teoriko feminista eta intersekzionala lantzen du, generoarekin, sexualitatearekin, jatorriarekin, klase sozialarekin edo desgaitasunarekin lotutako desberdintasunak nola gurutzatzen diren ulertzeko, eta hauek elkarte-bizitzan eta parte-hartzean nola eragiten duren ikusteko

Programa guztiz doakoa da, eta guztira 3 formakuntza-saioz osatuta dago: maiatzak 5, maiatzak 19 eta ekainak 2an 18:00-20:00 Bilbon. Prozesua amaitzeko, uda ondoren talde-esperientzia bat ere eskainiko da. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek honakoak landuko dituzte:

  • 1. Saioa:  Esparru teorikoa eta intersekzionalitatea: Feminismoaren oinarriak eta intersekzionalitatea aztertzen ditugu, elkarteetako botere-dinamikak eta desberdinkeriak nola gurutzatzen diren ulertzeko.
  • 2. Saioa: Autodiagnostiko feminista entitateetan: Barne-egiturak aztertzen ditugu desberdinkeriak identifikatzeko eta erakundearen eraldaketa feminista eta intersekzionala bideratzeko.
  • 3. Saioa: Ibilbide feministen diseinua erakundeetan: Estrategia eta ekintza zehatzak definitzen ditugu ikuspegi feminista eguneroko funtzionamenduan eta kudeaketan txertatzeko.

Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek beren elkartearen autodiagnostiko feminista egiten ikasiko dute, barne egiturak, praktikak eta harremanak aztertuz, desberdintasunak eta hobekuntza-behar nagusiak identifikatzeko. Parte hartzen duten pertsonei ziurtagiria eskainiko zaie.

Horrez gain, behar horietatik abiatuta, parte-hartzaileek estrategia eta ibilbide feministak diseinatzeko tresnak eskuratuko dituzte, ikuspegi intersekzionala beren erakundeen eguneroko funtzionamenduan txertatzeko. Prozesua amaitzeko, udaren ondoren talde-esperientzia bat eskainiko da.

Programa honen bidez, gazteen gaitasunak indartu nahi dira, erakundeetan berdintasuna, errespetua eta justizia soziala sustatzeko, eta gazte-mugimenduan eraldaketa feministak aktibatzeko.

Animatu pausoa ematera, eman izena eta bihurtu zaitez zure elkartean eraldaketa feministaren eragile!

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

94 443 61 43

Autonomía, 44 bajo (Bilbao)

EGK