DEIALDIAK

ENPLEGUA

Gazte formatzaileen poltsa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/02/15

BALDINTZAK

  • 18 eta 30 urte bitartean izatea.
  • EAEko elkarteetan esperientzia izatea.
  • Formakuntzak euskaraz emateko gaitasuna izatea.
  • Honako dokumentu hauek aurkeztea:
  • CV.
  • Formakuntzaren planteamendu idatzia, aurkeztu beharreko gaiaren arabera (saioaren helburuak eta edukien laburpena).
  • Elkarte bateko kide izatearen edo formakuntza emateko gaitasunaren ziurtagiria (ziurtagiriak, titulazioak…).
  • Fakturatu ahal izatea (elkarte baten bidez, autonomo gisa…).

EDUKIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Formakuntza Planaren baitan, Gazte Formatzaileen Poltsa jarri du martxan hirugarren urtez gazteen elkartegintza indartzeko asmoarekin.

Formakuntza Planaren bitartez emango diren formakuntzak Euskadiko gazteek garatuko dituzte. Horregatik, Gazte Formatzaileen Poltsarako deialdia ireki da; izan ere, elkartegintzan eta formakuntzak ematen ibilbidea duten gazteek osatuko baitute poltsa. Deialdian parte hartzeko oinarrizko datuak galdetegi honen bitartez bete behar dira.

Formakuntzak gazteek emango dituzte, hau da, gazteek dinamizatuko dituzte, eta formakuntzen edukiak eta metodologiak aldez aurretik adostuko dira EGKrekin, gazte-elkarteen beharren arabera.

Formakuntza emateko ezinbesteko izango da, elkartegintzan esperientzia izateaz gain, arlo hauetako batean ezagutza izatea:

  • Kudeaketa ekonomikoa, finantzaketa-iturriak, dirulaguntzak.
  • Inklusioa, aniztasun funtzionala, kulturen arteko gaitasunak, bizikidetza sustatzea.
  • Lidergoa, taldeen kudeaketa, gatazken ebazpena.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

EGK

944436143 / 688676099

Autonomia 44

partehartze@egk.eus

EGK