DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Gazteen emantzipazioa eta osasun mentala

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/11/19

EDUKIA

Gazteok zailtasun handiak ditugu emantzipatzeko, besteak beste gure lanpostu prekarioak eta etxebizitzen prezio altuak bateraezinak direlako. Horrela ia ezinezkoa da bizi proiektu autonomo bati ekitea. Honi lotuta gazteok geroz eta gehiago kezkatzen gaituen osasun mentalarekin duen harremana landu nahi izan dugu. Izan ere, emantzipazioaren eta osasun mentalaren artean egon daitekeen harremanaren inguruan intuizio batzuk izan baditzakegu ere, honen inguruan eztabaidatzeko espazioak urriak dira.

Horretarako eta aurrez esan dugun guztia lantzeko arratsalde bateko lan-saio bat aurrera eraman nahi dugu. Saio honen helburua emantzipatzeko ditugun zailtasunek gazteongan izan ditzaketen ondorio psikologikoetan arakatzea izango da, gerora, horiei aurre egiteko beharko genituzkeen bitartekoen inguruan hausnartzeko.

Ez galdu! Baieztatu zure parte-hartzea esteka honetan eta parte hartu zure bizitza alda dezakeen solasaldian

  • DATA: Azaroaren 19an.
  • LEKUA: Barakaldoko Gazte Bulegoan, San Juan Kalea, 17, Barakaldo.
  • ORDUA: 18:00tik 20:00ra.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK