DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

GoaZen: Euskadiko Oraingo eta Etorkizuneko Belaunaldien I. Nazioarteko Kongresua

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/11/25

EDUKIA

AZAROAK 25 · BILBO

GoaZenek gazteak eta adituak bilduko ditu Bilbon, politika publikoetan parte har dezaten bultzatzeko eta belaunaldien arteko justizian aurrera egiteko.

📅Data: azaroak 25.

⏰ Ordutegia: 09:00 - 14:30.

📍Lekua: Euskalduna Jauregia, Bilbo.

Zer egingo dugu GoaZen-en?

Kongresuak hainbat bloketan egituratutako programa izango du:

  • Nazioarteko inspirazioa: 2030 Agenda eta NBEren Etorkizuneko Ituna nola lurreratu aztertuko dugu gazteen lidergoan oinarrituta, Lindsey Huahumullo Nazio Batuen Local2030 Koalizioko gazteen ordezkariaren parte-hartzearekin.
  • Europako ikuspegia: Galeseko Etorkizuneko Belaunaldien Ordezkariaren Bulegoa,  Flandesen gazteria politikak, Youth Test-a, Kanariar Uharteetako eredua eta Euskadiren aurrerapenak bezalako tresnetatik ikasiko dugu.
  • Tailer parte-hartzailea: Eguerdian gune bat irekiko dugu Euskadin gai honetan eman beharreko pausuen inguruan hausnartzeko
  • Belaunaldien arteko elkarrizketa eta amaiera: Eskubideen babesa eta etorkizunerako ondarea aztertuko ditugu, Europako Kontseiluaren Advisory Council on Youth-ekin eta Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailarekin batera.

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

944436143 / 688676099

Autonomía, 44 bajo (Bilbao)

partehartze@egk.eus

EGK