DEIALDIAK

ENPLEGUA

Hezkuntza teknikaria Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/10/16

BALDINTZAK

  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza izatea, eta bereziki, hezkuntza formala eta aisialdi hezitzaile arloan diharduten gizarte eragileena.
  • Gazteen eta orokorrean gizartearen errealitatearen ezagutza izatea, eta batez ere aisialdia eta hezkuntza arloko arazo eta aukeren inguruan.
  • Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3…).
  • Gizarte arloko goi ikasketak izatea, edo, beste esparruetako ikasketak izanda ere, gizarte gaietan espezializatu izana (bereziki hezkuntzarekin lotutako ikasketa gehigarriak izatea).
  • Lantaldeak eta eztabaida-taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna.
  • Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.

EDUKIA

  • Lanpostua BILBON, baina lan-eremua Euskadi osoa izango da.
  • Lanaldi osoko lan-kontratua.
  • Urtean 31.364,40€-ko (soldata gordina).
  • EGKren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde Iraunkorraren ardurapean.
  • Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
  • Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren parte-hartzearen alde lan egitea.

ARGIBIDE GEHIAGO

pdf Oinarriak (PDF 84 KB)

DEIALDI-EGILEA

EGK

94 443 61 43

Autonomía, 44 behea

egk@egk.eus

EGK