DEIALDIAK

ENPLEGUA

Komunikazio teknikari lanpostua

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/11/10

BALDINTZAK

• 30 urte baino gutxiago izatea.

 • Kazetaritzan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Komunikazioan edo antzeko ikasketetan unibertsitateko titulazioa izatea.

• Euskaraz eta gaztelaniaz ahoz zein idatziz maila altuan aritzeko gaitasuna.

• Kazetaritza-testuak idazteko gaitasun bikaina, bereziki prentsa-oharrak, komunikatuak eta informazio-edukiak prestatzeko.

• Komunikabideen funtzionamendua, lan-dinamikak eta albisteen interes-irizpideak ezagutzea.

• Gaurkotasun politikoa eta soziala aztertzeko, informazio garrantzitsua identifikatzeko eta komunikazio-proposamenak egiteko gaitasuna.

• Txostenak, datuak eta dokumentazioa aztertzeko, informazioa laburtzeko eta publiko desberdinentzako mezu ulergarri bihurtzeko gaitasuna.

• Sare sozialen eta komunikazio digitaleko tresnen ezagutza eta erabilera.

• Antolatzeko, autonomiaz lan egiteko eta lehentasunak kudeatzeko gaitasuna, bereziki erantzun azkarra eskatzen duten egoeretan.

• Taldean lan egiteko eta pertsona zein erakunde desberdinekin koordinatzeko gaitasuna. 

• Euskadin zehar mugitzeko prestasuna eta lanpostuaren beharretara egokitutako ordutegi-malgutasuna.

• Instagram, X, LinkedIn eta bestelako sare sozialen kudeaketa profesionalean esperientzia izatea.

• WordPress edo antzeko web-edukien kudeatzaileak erabiltzen jakitea.

• Canva, Adobe Photoshop, Illustrator, Premiere edo antzeko diseinu- eta edizio-tresnen ezagutza.

• Bideoak grabatzeko eta editatzeko zein ikus-entzunezko edukiak sortzeko gaitasuna.

• Sare sozialen analisi-tresnak eta emaitzen jarraipenerako tresnak ezagutzea.

• Ingelesa eta beste hizkuntza batzuk ezagutzea 

EDUKIA

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Komunikazio-teknikari postua betetzeko. Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu.

HAUTAGAITZA AURKEZTEKO:
• Epea: azaroaren 10era arte.
• Sartu eta bete datuak babesteko politika (derrigorrezkoa).
• Curriculuma eta motibazio gutuna bidali egk@egk.eus helbidera. Posta elektrikoaren gaia zehaztu: KOMUNNIKAZIOA
• Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_KOMUNIKAZIOA.pdf
• Motibazio gutuna honela izendatu: IzenAbizenak.KARTA_KOMUNIKAZIOA.pdf.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua EGK

94 443 61 43

Autonomía, 44 bajo (Bilbao)

egk@egk.eus

EGK