Ekin ingurumena zaintzeari!

Partaidetza

Sare Berdeak ekimenari esker, ingurumena kontserbatzeko eta zaintzeko ideiak abian jarri ahal izango dituzu

Gure ingurune naturala zaintzeko keinu guztiak dira beharrezkoak. Eta horretarako sortu da Sare Berdeak, Bizkaian erakundeek, enpresek eta pertsonek egiten dituzten ekimenetan laguntzea errazagoa izan dadin, eta ekintza horietan lagundu ahal izan dezazun gure lurraldea ingurumena gehiago errespeta dezan.

Nola? Oso erraza. Garatzen ari diren ingurumen-hobekuntzarako jardueretan izena eman eta ekintzara pasatu besterik ez duzu egin behar. Horrela, ingurune naturala zaintzen eta berreskuratzen lagunduko duzu zure ingurune hurbilenean.

Baina Bizkaiko ingurumena zaintzeko zure ideiak eta ekintzak proposatu nahi badituzu, ez izan zalantzarik. Sare Berdeak proiektuan ideia on guztiak entzuten dira, eta abian jarri nahi duzun ekimenari arreta osoa eskainiko diote.

Bizkaiko ingurumena hobetzeko Sare Berdeak proiektuan parte hartzea oso erraza da. Nahikoa duzu web-orrian aurkituko duzun formularioa betetzea, eta Sare Berdeak taldea zurekin harremanetan jarriko da aldaketa positiboak lehenbailehen egiten has zaitezen. Sare Berdean izena emanda egoteak, gainera, beste abantaila asko ditu:

  • Hainbat zozketatan parte hartuko duzu
  • Identifikatzeko bereizgarria jasoko duzu
  • Zure parte-hartzearen ziurtagiria emango dizute
  • Ingurumen-gaiei buruzko instalazioak bisitatu ahal izango dituzu

Izena ematen duzunean, ingurumena zaintzeko proiektuetan parte hartu ahal izango duzu sektore hauetan:

  • Hondakinak
  • Kontsumo arduratsua
  • Elikadura osasungarria
  • Ura
  • Energia
  • Mugikortasuna
  • Natur ingurua
  • Klima aldaketa

Aukera ditzakezun era guztietako ekintzak daude, hala nola tailerrak, jardunaldiak, lehiaketak, topaketak, naturan hondakinak biltzea, zuhaitzak birlandatzea, plastikoa birziklatzea, berrerabiltzeko ontziak biltzea eta bururatzen zaizun guztia.

Sare Berdeei buruzko informazio guztia eta izena emateko inprimakia dituzu webgunean: www.sareberdeak.eus

“Eman izena Sare Berdeak proiektuan eta lagundu mundu jasangarriagoa eraikitzen!”