DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Ekintzailetza eta Gizarte-berrikuntza 2. deialdia

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/09/23

BALDINTZAK

Dirulaguntza hori eskuratu ahal izango dute bai gizarte-enpresa berriko proiektu bat duten pertsona fisikoek, bai lehendik dauden enpresek eta gizarte-erakundeek, bai azken horiek ordezkatzen dituzten erakundeek.

EDUKIA

Helburu bikoitza dute: enpresen artean eragin sozial handiko ekintzailetza berritzailea sustatzea, erronka sozialekiko konpromisoa areagotu eta lehiakorragoak izan daitezen; eta entitateek izaera sozial eta berritzaileko enpresa-proiektu berriak gara ditzaten bultzatzea.

Enpresa eta proiektu horien eremuak ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta ongizatea eta gizarteratzea izango dira.

Programa lau jardun-arloren bidez gauzatuko da:

  • 1. arloa – Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileak egiaztatzea. Bizkaian gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzailearen negozio-proposamena merkatuan alderatu eta baliozkotzeko.
  • 2. arloa – Gizartean eragin handia duten empresa proiektu berritzaileak garatzea.
    • Bizkaiko merkatuko produktuetan, prozesuetan edo zerbitzuetan soluzio berriak sartzea; helburua da balio erantsia gehitzea, bideragarritasun-aukerak izatea eta dekretu honen helburuak sustatzea. Teknologia berriaren edota ezagutzaren gako diren elementu bereizgarriak enpresa edo talde sustatzailean kokatu behar dira.
    • Egungo soluzioek estaltzen ez duten gizarte-behar bat zuzenean eta argi eta garbi ebazten laguntzeko negozio-eredua izatea. Helburua da pertsonen eta ingurunearen onurarako aldaketa positiboak, adierazgarriak eta jasangarriak ematea. Beharra honako arlo hauen barruan egongo da: ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta ongizatea nahiz gizarteratzea.
  • 3. arloa – Gizartean eragin handia duten enpresa berriak. Gizartean eragin handiko enpresa berritzaile berrien sorrerako dirulaguntza.
  • 4. arloa - Enpresa-proiektu sozial berritzaileak gizarte-erakundeentzat. Diruz laguntzeko egitatetzat joko da enpresa-proiektu sozial berritzaileen definizioa, garapena eta abiaraztea.

Foru laguntza honen kudeaketan erakunde laguntzaile bezala, Beazen zure proiektua zurekin kontrastatu eta aztertzen dugu. Gure laguntza izango duzu!

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

Tel. 944 068 008

enpresasustapena@bizkaia.eus

BEAZ