DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Elorrioko udalerrian gazteek alokairuko etxebizitzak eskuratzeko dirulaguntza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/09/30

BALDINTZAK

a) 2024ko abenduaren 31n, 25 eta 29 urte bitarteko, biak barne, gazte emantzipatuak izatea, eta aldi berean alokairu-kontratu baten titularrak izatea. Logelen azpierrentamendua ez da onartuko.

b) Laguntzaren onuradun batek ere ez izatea bere jabetzako etxebizitzarik, salbu herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide ez bada, beti ere titularkidetasun horren ehunekoak %50a gainditzen ez badu eta etxebizitza-partaidetzen balioa 75.000 eurotik gorakoa ez bada. Eskatzailearen ardura izango da ondasunen balioa egiaztatzea (jabetzan dituen ondasunen tasazioa egitea). Era berean, salbuetsita geratzen dira indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak, baldin eta etxebizitza utzi behar izan badute segurtasun arrazoiengatik.

c) Onuradunek, familia unitateen kasuan, bertako kide guztiek diruz lagunduko den etxebizitzan erroldatuta egon behar dute. Era berean, Elorrioko udalerrian egon beharko dira erroldatuta, gutxienez urtebete, etenik gabeko antzinatasunarekin eskaera aurkezten den unean, edo bost urte jarraian. Diruz lagundu daitekeen epean, kontratuaren titularrak eta beraien kargura dauden adin txikikoak baino ezin izango dira egon etxebizitzan erroldatuta. Erroldan altak edo bajak badaude, behar bezala justifikatuta egon beharko dute, eta dagokion titulartasun aldaketa jasota geratu beharko da etxebizitza horren alokairu-kontratuan. Kontratua hasi baino lehenagoko datarekin, kontratuaren titularrak ez diren pertsonak etxebizitzan erroldatuta baleude, kontratuaren titularrek erroldako baja-eskaera egin beharko dute pertsona horientzat, diruz lagundu daitekeen epearen barruan. Borondatezko baja pertsonalik ez da onartuko.

d) Diru-laguntzen onuradunen diru-sarrerak ezin izango dira 28.000 euro gordin baino gehiago izan urtean. Familia-unitateen kasuan, diru-sarreren gehieneko muga urtean 34.000 euro gordin izango da.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Elorrioko Udala

946 58 27 12

Herriko Plaza, z/g

Elorrioko Udala