DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Elorrioko udalerrian gazteek alokairuko etxebizitzak eskuratzeko dirulaguntza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/11/08

BALDINTZAK

—  2025eko abenduaren 31n, 18 eta 35 urte bitarteko, biak barne, gazte emantzipatuak izatea, eta aldi berean alokairu-kontratu baten titularrak izatea. Logelen azpierrentamendua ez da onartuko.

—  Laguntzaren onuradun batek ere ez izatea bere jabetzako etxebizitzarik, salbu herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitza baten edo batzuen titularkide ez bada, beti ere titularkidetasun horren ehunekoak %50a gainditzen ez badu eta etxebizitza-partaidetzen balioa 75.000 eurotik gorakoa ez bada. Eskatzailearen ardura izango da ondasunen balioa egiaztatzea (jabetzan dituen ondasunen tasazioa egitea). Era berean, salbuetsita geratzen dira indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak, baldin eta etxebizitza utzi behar izan badute segurtasun arrazoiengatik.

—  Onuradunek, familia unitateen kasuan, bertako kide guztiek diruz lagunduko den etxebizitzan erroldatuta egon behar dute. Era berean, Elorrioko udalerrian egon beharko dira erroldatuta, gutxienez  urtebete, etenik gabeko antzinatasunarekin eskaera aurkezten den unean, edo bost urte jarraian.

—  Diruz lagundu daitekeen epean, kontratuaren titularrak eta beraien kargura dauden adin txikikoak baino ezin izango dira egon etxebizitzan erroldatuta.

—  Erroldan altak edo bajak badaude, behar bezala justifikatuta egon beharko dute, eta dagokion titulartasun aldaketa jasota geratu beharko da etxebizitza horren alokairu-kontratuan. Kontratua hasi baino lehenagoko datarekin, kontratuaren titularrak ez diren pertsonak etxebizitzan erroldatuta baleude, kontratuaren titularrek erroldako baja-eskaera egin beharko dute pertsona horientzat, diruz lagundu daitekeen epearen barruan. Borondatezko baja pertsonalik ez da onartuko.

—  Diru-laguntzen onuradunen diru-sarrerak ezin izango dira 28.000,00 euro gordin baino gehiago izan urtean. Familia-unitateen kasuan, diru-sarreren gehieneko muga urtean 34.000,00 euro gordin izango da.

—  Urteko diru-sarrera gordintzat joko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga-oinarri orokorra gehi lan etekinei aplikatutako hobariak, eta eskaerak aurkezteko unean indarrean dagoen zerga-ekitaldiko zergagarria ez den beste edozein dirusarrera ez-kontributiboa ere.

—  Diru-sarreren osaketari dagokionez, betetako azken zerga-ekitaldiko kapital errentetatik eta ondare-irabazietatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da izan 601,10 eurotik gorakoa urteko.

—  Diru-laguntzen onuradunek Elorrioko Udaleko eta beste edozein administrazio publikoetako zergak, tasak, arielak eta zehapenak ordainduta izan behar dituzte.

—  Etxebizitzan bizi diren pertsonen artean ezin izango da inongo familia-loturarik egon onuradunen eta errentatzailearen artean, odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailara arte.

EDUKIA

Laguntza hauen xedea da ohiko egoitza alokairuko etxebizitza duten 18 eta 35 urte (biak barne) bitarteko gazteen alokairu gastuak diruz laguntzea, biak barne. Elorrion alokairuko etxebizitza bat dutenak.

Dirulaguntza oinarriotan ezarritako baldintzen arabera emango da, onuradunak 2025 urtean izandako alokairu-gastua kontuan hartuta, betiere, baldintza horiek tarte edo epe horretan mantendu badira.

Alokairuaren kostutik kanpo geratzen dira aparkalekua edo trastelekua bezalakoetatik eratorriak, bai eta komunitate-gastuak ere. Gastu horiek banakatuta agertu beharko dute alokairu-kontratuan. Kontratuan sartuta badaude eta bakoitzaren hileko kostuaren berariazko justifikaziorik aurkezten ez bada, 30 euroko balio finkoa deskontatuko zaio hileko kostuari horrelako kontzeptu bakoitzarengatik.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Elorrioko Udala

946 58 27 12

Herriko Plaza, z/g

Elorrioko Udala