“Sexismoa publizitatean” eta “Emakumeak zientzian” erakusketak Bizkaiko bederatzi udalerritan ikusi ahalko dira

Anistasuna

Genero-estereotipoei buruzko hausnarketa kritikorako tresnak herritarrei hurbiltzea, eta, aldi berean, emakumeek zientziaren eta ikerketaren arloan historian izan dituzten eta gaur egun dituzten eginkizuna eta ekarpenak ezagutzera ematea

Bi erakusketak Bilbon inauguratu ziren, eta ikuspegi osagarrietatik jorratzen dute genero-ikuspegia. Gaur egungo gizartean emakumeen eta gizonen ereduak eraikitzean publizitateak betetzen duen eginkizuna aztertzen du “Sexismoa publizitatean” erakusketak. Lau ardatz kontzeptual handitan egituratutako ibilbide kritiko baten bidez —Emakume sexuala, Arketipo sexistak, Emakumeen aurkako indarkeria eta Gizarte-aniztasuna—, erakusten da publizitate-diskurtsoek nola erreproduzitu dituzten historikoki genero-estereotipoak eta -joerak.

Bestalde, “Emakumeak zientzian” erakusketaren helburua da emakume ikertzaileek eta teknologoek historian zehar eta gaur egun egindako lana eta ekarpen baliotsuak ezagutzera ematea, jakintzaren aurrerabidean emakumeen talentua ikusezin bihurtze tradizionalari aurre eginez.

Egutegia eta erakusketa-espazioak, udalerrika (itxita daude dagoeneko):

Erakusketa: “Sexismoa publizitatean 25 urtez”

  • Gueñes: irailaren 2tik 14ra

Lekua: Sodupeko kultur etxea (Gallarraga zeharbidea, z/g - Sodupe).

  • Alonsotegi: irailaren 15etik 30era
    Lekua: KULTURGUNEA - Alonsotegiko antzinako anbulatorioa (Goikosolo kalea, 9-3).
  • Amorebieta-Etxano: urriaren 13tik 23ra
    Lekua: Zelaieta parkea.
  • Urduña: urriaren 26tik azaroaren 13ra
    Lekua: Alondegia (Foru Plaza, 9B - turismo-bulegoaren ondoan).
  • Santurtzi: azaroaren 16tik 23ra
  • Arrigorriaga: azaroaren 24tik abenduaren 6ra
    Lekua: Euskaldun Berria erakusketa-aretoa (Urgoiti pasealekua, 57).

Erakusketa: “Emakumeak zientzian”

  • Ermua: ekainaren 15eko astea
  • Artzentales: irailaren 7tik 25era
    Lekua: Artzentalesko kultur etxea (Agirre Lehendakariaren etorbidea 23, Traslaviña).
  • Berriz: irailaren 28tik urriaren 14ra

Lekua: kultur etxea (Geltoki kalea, 3).

  • Gordexola: urriaren 15etik azaroaren 2ra

Lekua: Lucio Beraza kultur etxea (Molinar plaza, 11).

  • Zamudio: azaro osoan
    Lekua: Zamudio dorrea (Elexalde auzoa, 2).

"Funtsezkoa da zientzian eta ikerketan erabakigarriak izan diren emakumeek dagokien lekua izatea memoria kolektiboan"