Emakumeak gora! Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gizarte-konpromisoa

Lelo honekin erabaki eta lidergo postuetan emakume gehiago egotea aldarrikatzen du martxoak 8ko kanpainak.

Emakumeakgora! arnas oihu bata baino askoz gehiago da. Emakumeek gure gizareko esparru guztientan lidergoa eta erabakiak hartzeko posizioetan egon behar dutelako aldarrikatzen duen mezua da.

Emakumeak gora! egitasmiak aldarrikatzen du emakumeek eskubidea kutela posizio horiek berdintaunez eskuratzeko, emakume izateagatik aparteko zailtasunik gabe.

Gune honen helburua da zailtasunei izena jartzea eta ikusaraztea.www.emakumeakgora.eus

Kanpainaren protagonistak emakumeak dira, eta gogorarazten digutenez:

  • Emakumeek gerentzia-postuen % 6 bakarrik betetzea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik. Erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.
  • Emakumeek titulazio teknikoetako matrikulen % 23 baino ez ordezkatzea ez da bokazio faltagatik. Baizik eta, besteak beste, mugatzen gaituzten estereotipoetan oinarritutako hezkuntzaren emaitza.
  • Zaintzeko eszedentzien % 73 emakumeek hartzea ez da guk bakarrik dakigulako zaintzen. Gizarteak rol hori ezartzen digu eta honek zaildu egiten du gure garapen profesionala.

Kanpainak webgune bat du, zeinetan emakumeek erabakiak hartzen diren espazioetarako bidean aurkitzen dituzten oztopo batzuk azaltzen diren.

Emakunde