DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Emplearte Bilbao

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2022/09/23

BALDINTZAK

Iraupen luzeko langabeek parte hartu ahal izango dute, 18 eta 60 urte bitartekoek. Edozein ikasketa-maila izan dezakete (ikasketarik ez, DBH, Lanbide Heziketa, Batxilergoa, unibertsitate-gradua, etab.) eta edozein lan-sektoretakoak izan daitezke.

EDUKIA

Irailaren amaieran, iraupen luzeko langabeen enplegagarritasuna hobetzea helburu duen lan-orientazioko "EmpleArte" programa berritzaileren edizio berri bat egingo da Bilbon.

"EmpleArte" Bilbao proiektuaren bigaren proiektu pilotua irailaren amaieran hasiko da eta azaroaren amaierara arte egongo da martxan.

Online formatua izango du. Parte-hartzaileek saio birtualak izango dituzte astean zehar, eta, saio horietan, espezialisten aholkularitza izango dute, enplegua taldean bilatzeko modu berri bat sustatzeko.

Enplegua bilatzeko jarduera guztietan sormena bultzatuko da; horretarako, curriculum berritzaile bat sortuko da, enplegurako tresna digitalak eguneratuko dira edo elkarrizketetan hobetzeko trebetasunak entrenatuko dira.

Proiektua, DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak eta Europako Gizarte Funtsak POISES programa operatiboaren barruan —lehentasunezko 6. ardatza— finantzatua, Santa María La Real Fundazioak sustatu eta kudeatzen du.

Online formatua izango du. Astean zehar, zenbait egunetan, saio birtualak egingo dituzte enplegu-bilaketa modu sortzaile eta berritzailean berraktibatzeko. Santa María La Real Fundazioko espezialisten aholkularitza izango dute enplegu-bilaketako ibilbide berri bat egiteko, zer helburu profesional duten zehazteko eta enplegurako gaitasun orokorrak eta trebetasun digitalak indartzeko.

Lan-orientazioko eta enplegua bilatzeko jarduera guztietan sormena bultzatuko da; horretarako, besteengandik bereizteko curriculum berritzaile bat sortuko da, enplegurako tresna digitalak eguneratuko dira eta elkarrizketetan segurtasuna eta konfiantza irabazteko trebetasunak entrenatuko dira, talde-lanaren bitartez eta kontaktu-sarea handituz.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Fundación Santa María la Real

EmpleArte