DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Aisialdirako Begirale Ikastaro Trinkoa 2026-2027

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/09/14

BALDINTZAK

Partaideen adina: 2027an 18 urte.

EDUKIA

Aurreko urteetan bezala, Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Aisialdiko Begirale Ikastaroa antolatuko du. Ikastaroaren iraupena: 150 ordu teoriko-praktiko (urritik apirilera) eta 160 ordu praktiko. Amaitzean parte-hartzaileek Eusko Jaurlaritzak luzatutako Begirale Titulua eskuratuko dute.

Ordu teoriko-praktikoak: 9 asteburu (ostiraletan 18:30-21:00 eta larunbatetan 10:00-18:30) Enkarterrin eta 3 asteburu (larunbateko 10:00etatik igandeko 13:30era) aterpetxe batean.

Ikastaroan parte hartzen dutenek 180 euroko matrikula ordaindu beharko dute, aterpetxearen gastuak barne, Enkarterriko Mankomunitateak diruz laguntzen baitu.

Leku librerik geratuz gero, ez erroldatuek parte hartu ahal izango dute, baina ikastaroaren prezioa 240 € izango da.

Plazak mugatuak dira, eta Enkarterriko Mankomunitatea osatzen duten udalerri batean erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Izen-ematea plaza kopurua baino handiagoa izanez gero, zozketa egingo da, eta plazarik lortu ez dutenei matrikularen zenbatekoa itzuliko zaie. Matrikularen itzulketa plazarik lortu ezean baino ez da egingo. Aipatu bezala, horren ostean leku librerik geratuz gero, ez erroldatuek parte hartu ahal izango dute.

Izen-ematea: HEMEN​ webgunean irailaren 7tik 14ra arte

Formularioa betetzean ordainketa egin izanaren agiria txertatu beharko da.

ES68 2095 4408 5450 6030 8036 (Izen-abizenak + begirale)

Egutegia (PDF 185KB)​​

Eskuorria (PDF 1,82MB)​​

2026-2027ko informazioa (PDF 125KB)​

ARGIBIDE GEHIAGO

pdf Kartela (PDF 2,6 MB)

DEIALDI-EGILEA

Enkarterriko Mankomunitatea

946 67 18 51 - 52

Bº La Inmaculada, 15. 48850 Aranguren - Zalla

euskera@enkarterri.eus

Enkarterriko Mankomunitatea