DEIALDIAK

JARDUERAK

11 Herri Gazte Panela

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/12/31

BALDINTZAK

Enkarterriko gazteentzat sortutako gunea.

EDUKIA

11Herri Gazte Panela Enkarterriko Gazte Planaren baitan sortutako espazioa da, gazteen ahotsa, iritzia eta beharrak erdigunean jartzeko. Enkarterriko Mankomunitatetik bultzatuta, proiektu honek gazteek eskualde mailan duten errealitatea partekatzeko, elkar ezagutzeko eta etorkizunari begira proposamenak egiteko aukera eskaintzen du.

Ez da soilik hitz egiteko espazio bat: Gazte Panela gazteen ideiak entzun, antolatu eta politika publikoetan eragina izateko tresna ere bada. Hemen, gazteek euren ikuspegitik lehentasunak identifikatu, beharrak azaleratu eta benetako eragina izan dezaketen ekintzak proposatzen dituzte.

Elkarrekin pentsatuz eta eraikiz, Enkarterri gazteago eta biziago bat sortzeko bidean gaude.

Zure ahotsa garrantzitsua da. Parte hartu.


Aukera izango duzu:
🗣️ Tokiko erabakiak hartzeko
🎯 Beharrak identifikatzeko eta lehenesteko
💡 Ekintza errealak eta eraldatzaileak proposatzeko
👉 Ingurunea eraldatzeko prest dauden gazteak nahi ditugu.


📩 Ausartuko zara?  Izena eman gaztepanela@gmail.com helbidean urriaren 17a baino lehen

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Enkarterri

94 669 08 77

Behargintza-Enkartur, Enkarterri, 2 (Gueñes)

gaztepanela@gmail.com

Behargintza Enkarterri