DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Enplegurako laguntza-programa: gazte kualifikatuak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/11/07

BALDINTZAK

  1. UPV/EHUn titulatua izatea, eta graduko edo masterreko unibertsitate titulu ofizial hori azken hiru ikasturteetan eskuratua izatea (2020/2021ean, 2021/2022an edo 2022/2023an).
  2. Gehienez 30 urte izatea 2024an.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.
  4. Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea (UPV/EHUren enplegu guneetan eman daiteke alta Lanbiden) eta, egun, LANGABEZIAN egotea edo enplegu hobekuntzako egoeran.
  5. EHUalumni sarean izena emanda egotea programa hasi aurretik.
  6. Dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako inolako debeku legalik ere (sexu bereizkeria egitearen ondorio diren zigorrak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren arabera).

EDUKIA

Aurreko hiru ikasturteetan titulatu diren eta 30 urte edo gutxiago dituzten 90 pertsonei zuzenduta dago. Parte hartzaileak langabezian edo enplegu hobekuntzako egoeran egon beharko dira baliatu ahal izateko lan orientazioko, lan aktibazioko eta lan bitartekaritzako neurriez beren enplegagarritasuna hobetzeari begira.

  • Lan orientazioa

    Honen helburua da laneratze prozesuan dauden pertsonei informazioa, bere egoera indibidualaren diagnostikoa, aholkua, motibazioa eta laguntza ematea. Honako neurri hauek eskaintzen ditu: Interesdunaren diagnostiko indibidualizatua eta profila egitea. Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea. Laguntza pertsonalizatua ematea bere ibilbidea garatzen eta jarduera konpromisoa betetzen duen bitartean. Interesdunaren curriculuma egitea, lanbide profila bere lanbide gaitasunen arabera zehaztuz. Lan orientazioa banakakoa izango da.

  • Lan aktibazioa

    Enplegua aktiboki bilatzeko teknikak aplikatzea: Sare sozialak LinkedIn. Enplegu atariak. Mugikorretarako aplikazioak. Bideo curriculuma. Zeharkako gaitasunetan gehiago zentratzen diren hautaketa prozesuak aztertzea. Informazioa ematea lan merkatuaren egoeraz eta enplegu politika aktiboez. Lan arloko legeriari buruzko informazioa ematea.

  • Lan bitartekaritza

    Laneratze ibilbidean zehar laguntza emango zaie interesdunei, enpresekin harremanetan jarriz (enplegu foroetan) eta lan eskaintzak eskuratzeko planak diseinatuz. Fase honetan balizko lan eskaintzak eta enpresen eta enpresa erakundeen langile premiak bilatu eta identifikatuko dira. Identifikatuko dira lanpostuak eskuragarri dituzten sektore ekonomikoak, eta lanpostuon profil profesionalak aztertuko dira.

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

EHU

Bizkaiko enplegu ataria