Enpresa-proiektu aurreratuak, gehienbat gazteak diren talde sustatzailearekin

PROGRAMAK ETA EKIMENAK

ENPLEGUA ETA EKINTZAILETZA

Enpresa-proiektu aurreratuak, gehienbat gazteak diren talde sustatzailearekin

  • Enpresa funtzionamenduaren abiarazteko laguntzak (Bizkaian enpresa berritzaile berrien sorrera sustatzea; dirulaguntzak emango dira enpresak martxan jartzeko, abiarazteko, jabetza intelektuala eta industriala babesteko, enpresak kokatzeko eta teknologien arloko adituak kontratatzeko). 

  • Berrikuntza enpresa-proiektuen garapena (Xedea da enpresa proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea, eta proiektu horiek Bizkaiko enpresen sarera dibertsifikazio jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko aukera izan behar dute).

  • Unibertsitateetan kultura ekintzailea sustatzeko Zitek programa (Unibertsitateetan kultura ekintzailea eta enpresa berritzaile eta oinarri teknologikokoak sortzea sustatzeko ekimena da. Kultura ekintzailea zabaltzea. Unibertsitateko ikasleeak sentikor bihurtzea eta motibatzea, jardunaldiak, mintegiak, lantegiak, sariak antolatuz. Enpresa proiektu berriak aurkitzea. Enpresa proiektua kudeatzea eta garatzea. Proiektu eta enpresetarako zerbitzuak: kokapena, aholkularitza, finantzazioa, laguntza sareetarako sarbidea. Ekintzaileak prestatzea eta trebatzea).

  • Mentoring edo coaching programa ekintzaileentzat (Bizkaiko ekintzaileei ezagutza gehiago eta hobeak izaten laguntzea beraien enpresa sortzeko, bizkaiko startup-en hazkundea azkartzeko helburuarekin)

  • Haztegiak kudeatzeko programa (Ekintzailetza sustatzea, enpresa proiektuei eta start-upei lagunduz).

  • Bizkaia sortzailea estrategia (Sektore sortzailea sortzea eta finkatzea Bizkaian, nazioartera zabaltzeko helburua duena eta gazteen artean enplegu kalifikatua sortzeko eta hazteko gaitasun handia duena).

  • Fondo BAT eta SEED Capital Mikro (Zure ideiak eta proiektuak errealitate bihurtzeko inbertitzen dugu. Bat funtsa: hazi kapitaleko funtsa, mailegu parte-hartzaileetarako, sortu berri diren enpresa berritzaileak sustatzeko eta garatzeko. 
    Seed Capital Micro: arrisku kapitaleko sozietatea-ete, jarduera nagusia 5 urte baino gutxiagoko mikroenpresei 25.000,00 euro arteko mikrokredituak ematea dena).

Hartzaileak

18 urte baino gehiago

Helburuak

  • Gazteak ekonomia-jarduerako sektore berritzaile eta sormenezkoenetako higiarazle bihurtzea ikuspuntu teknologikotik eta sozialetik.

  • Euskal gazteengan norberaren konturako enpleguaren sorketa piztea, ekonomia suspertzeko higiarazle gisa.

  • Gazteen ezagutzak eta gaitasunak Lurraldeko enpresek eskatutako egungo eta etorkizuneko lanbideprofiletara egokitzea.

Erakunde sustatzailea

  • Erakundea: Bizkaiako Foru Aldundia
  • Saila: Promoción económica
  • Helbidea: Emprendimiento y competitividad empresarial

Gaztedi proiektuaren araberako sailkapena

  • Estrategia: Enplegua eta Ekintzailetza
  • Esku-hartzeko lerroa: Enpresa berriztatzaileak

Argibide gehiago

Programaren datuak

Card image cap
  • Tipologia
    • Laguntzak eta diru-laguntzak
    • Familia edo pertsona fisikoei
  • AURREKONTUA

    176.467,00 €