DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

"Eraikin eta lokalen gainalde eta altzariak garbitzeko" izeneko Profesionaltasun-ziurtagiria

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/12/24

BALDINTZAK

Ezkerraldeko 18 eta 30 urte arteko langabeentzat eta I. Mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituztenentzat.

EDUKIA

Guztira 230 ordu egingo dituzte lanbide-heziketan, praktikak barne; horietan, honako gai hauekin lotutako moduluak emango dira: barne-altzariak garbitzea, gainazalak tratatzea eta mantentzea, makinak erabiltzen dituzten teknikak eta prozedurak, eta eraiki eta lokaletako lanekoak ez diren praktika profesionalak.

Talde-saioetan emango da prestakuntza, eta, besteak beste, metodologia presentziala, aktiboa, parte-hartzailea, teoriko-praktikoa, taldekoa eta banakakoa izango da, eta parte-hartzaileen mailara egokituta egongo da.

Prestakuntza-moduluak 2020ko abendutik 2021eko otsailera bitartean ematea aurreikusten da, horretarako ezartzen den plangintza espezifikoaren arabera; praktiken modulua, berriz, 2021eko otsailetik 2021eko martxora bitartean egitea aurreikusten da, enpresa interesdunak bilatu eta erakarri ondoren

ARGIBIDE GEHIAGO

    Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Ezkerraldea

944205800 ext. 166

Santurtzilan (itsasalde, 26)

SanturtziLan