Erregistro profesionala ezinbesteko baldintza izango da Euskadiko kirol-esparruan lan egiteko

Enplegua

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, Euskal Autonomi Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Erregistroan inskribatzea nahitaezkoa izango da lanbidean jarduteko, ekainaren 30eko 8/2022 Legearen arabera.

Eusko Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, EAEko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Erregistroa jarri du abian. Tresna hori ekainaren 30eko 8/2022 Legeari dagokio, eremu horretan lanbidean sartu eta jarduteari buruzkoari.

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, nahitaezkoa izango da erregistro horretan inskribatuta egotea, Euskadiko kirol-sektorean jardun ahal izateko. Helburua jarduera fisikoa eta kirola egiten duten pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzea da, baita arlo horretan lan egiten dutenen lana antolatzea eta ofizialki aitortzea ere.

Nork eman behar du izena?

Erregistratu beharko dira:

  1. Gorputz-hezkuntzako irakasleak.
  2. Jarduera fisikoko monitoreak.
  3. Hastapeneko, hobekuntzako eta errendimendu handiko entrenatzaileak.
  4. Erakundeetako kirol-zuzendariak.
  5. Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako langile boluntarioak.

Inskripzioa erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiten da www.euskadi.eus/kiroleskola plataforma ofizialean, identifikazio elektronikoa erabiliz. Aurkeztu ondoren, jarduteko balio duen behin-behineko inskripzio bat lortzen da, eta behin betiko bihurtzen da administrazioak baliozkotu ondoren.

Erregistroa egiteko orduan lagungarri izan dakizkizukeen materialak

Dokumentua eta webgunea

Dokumentu batean informazio laburtua, aurkezpenak eta laguntza-estekak jaso dira, Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Erregistroan nahitaez inskribatzeko.

Eskuliburua

Bestaldetik, Harrobia ikastolak, Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Erregistroan izena emateko eskuliburua egin du, urratsez urrats. Gainera, eskuliburuak azaltzen eta definitzen du erregistroan behar bezala inskribatzeko eman beharreko pausu bakoitza.

Bideoa

Azkenik, Kirol Eskolak interesdun guztien eskura jarri du Basque Team-en egindako aurkezpen ofizialaren bideoa.