DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Ertibil Bizkaia 2025

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/03/10

BALDINTZAK

- 2024ko urtarrilaren 1etik dekretu hau argitaratzen den egunera arte, Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan etenik gabe erroldatuta egotea, edo, bestela, 2024/2025 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean matrikulaturik egotea, dela 1.1 oinarrian aipatutako ikus-arteen modalitateetako edozeinetan, dela fakultate horretan eskaintzen diren ikas-mailetan (masterrak, graduondokoak, doktoregoak).

- Adina: 1990. urtean edo urte horren ondoren jaio izana.

EDUKIA

Deialdi honen helburua da 2025eko deialdirako «Ertibil-Bizkaia» Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarirako obrak aukeratzea eta Bizkaian sortzen ari diren artistei sariak ematea; honako modalitate hauek sartzen dira deialdian: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta bideoa.

Horren bidez, Bizkaiko artistei lagundu nahi zaie beren ibilbidearen lehen etapan, beren obrak erakusteko, beste artista gazte batzuekin konektatzeko eta beren ibilbide profesionala garatzeko urrats berriak emateko aukera eskainiz.

2025eko deialdirako Ertibil-Bizkaia Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarirako obrak aukeratzea eta Bizkaian sortzen ari diren artistei sariak ematea; honako modalitate hauek sartzen dira deialdian: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta bideo-artea.

Aukeratutako obrek (15 gehienez) 2.000 euroko sari bat jasoko dute. Aukeraturiko obra bereziek (3 gehienez) hurrengo saria jasoko du: 1. saria: 7.000 euro 2. saria: 5.000 euro 3. saria: 4.000 euro Gainera, aukeratutako lan berezien egileek aukera izango dute nazioarteko egonaldi artistiko bat egiteko Japonian, 2026eko uztailean eta abuztuan. Arte-egoitza egitea erabakitzen duten pertsonei sariaren zenbatekoa 1.500 euro gehituko zaie, betiere egoitza hori benetan egin bada; bestela, itzuli egin beharko da.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944068705, 944068730, 944068710, 946083510

Rekalde zumarkalea, 30

kulturzabalkuntza@bizkaia.eus

Rekalde Aretoa