DEIALDIAK

ENPLEGUA

Etxebizitza teknikari lan eskaintza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/01/12

BALDINTZAK

  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Goi ikasketak izatea. Edozein esparrutako ikasketak izanda ere (teknikoak zein gizarte gaietakoak), etxebizitzarekin lotutako gizarte arloko espezializazioa edo ikasketa gehigarriak egin izana baloratuko da.
  • Euskal gazteriaren egoera eta baldintza sozioekonomikoen eta, oro har, gizartearen errealitatearen ezagutza. Etxebizitza arloko lege, programa, neurri eta proiektuak ezagutu.
  • Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduen eta parte-hartze modu ezberdinen ezagutza izatea, bereziki etxebizitzari dagokienez. Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (C1 maila: EGA edo titulu baliokideak).
  • Gazte lantaldeak eta eztabaida taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna.
  • Legeak, dokumentu ofizialak eta txostenak landu, ondorioak atera, ikertu eta ekarpenak egiteko gaitasuna.
  • Administrazioarekin harreman formalak bideratu eta interpelaziorako gaitasuna.
  • Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
  • Ikasteko gaitasuna.

EDUKIA

Etxebizitza alorrean Euskadiko gazteriaren eskubideen alde lan egiteko gai zarela uste baduzu eta lan bila bazabiltza, hau da zure aukera. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Etxebizitza teknikaria lanpostua eskaintzen dizu. Lanpostua Gasteizeko bulegoan da, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.

Zure egin behar nagusiak etxebizitza arloko politika publikoak ezagutzea, hausnartzea eta lantzea, etxebizitzarekin lotutako proiektu eta prozesuak garatzea, Erakunde Publikoekin bitartekaritza eta elkarlana burutzea eta elkarte, eragile, talde eta gazte parte-hartzaileekin harreman zuzena mantentzea izango dira, besteak beste.

Horrez gain, Euskal gazteriaren egoera, baldintza sozioekonomikoen eta, oro har, gizartearen errealitatearen ezagutza eta Euskal elkartegintzaren, gizarte mugimenduen eta partaidetza modu ezberdinen berri izatea ere baloratuko dira. Gainera, interesgarria izango da etxebizitzarekin lotutako gizarte arloko espezializazioa edo ikasketa gehigarriak egin izana.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

EGK

94 443 61 43

Autonomía, 44 behea

egk@egk.eus

EGK