DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

JARDUNALDIA: Gizarte digital batean parte hartu eta eragin JORNADA: Participar e influir en una sociedad digital

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/11/17

EDUKIA

Eskubide sozialei, herritarren botereari eta parte-hartze demokratikorako baldintza berriei buruzko jardunaldia.

Herritarren parte-hartzea ezin da jada aztertu digitala eta presentziala bereizita. Informazioaren zirkulazioak, kausen ikusgarritasunak, antolaketa kolektiboak eta prozesu instituzionaletarako sarbideak izaera desberdineko espazioak, arauak eta gaitasunak konbinatzen dituzte. Kanal gehiago izateak ez du, berez, eragin handiagoa suposatzen.

Europan, Eskubide Sozialen Europako Zutabea eta demokraziari buruzko Europako paketea (Demokraziaren Europako Ezkutua eta EBren Gizarte Zibilerako Estrategia) erreferentzia dira lehentasun publikoetan nork esku hartzen duen eta gizarte-ahotsak nola entzuten diren eztabaidatzeko. Zerbitzu Digitalen Araudiarekin eta adimen artifizialaren Europako esparruarekin batera, IAren plataformen eta sistemen paperari eta erantzukizunari buruzko galdera garrantzitsuak gehitu dira.

Europe Direct Bizkaiatik Europako eztabaida demokratikoa tokiko errealitateetara hurbildu nahi dugu; eta BizkaiaGaratik eztabaida hori Bizkaiko parte-hartze, boluntario eta ekintza komunitarioko esperientziarekin konektatu nahi dugu.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Europe Direct eta Bizkaia Gara

Europe Direct