DEIALDIAK

BEKAK

Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializatzeko 2026-2027 ikasketa bekak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/04/30

BALDINTZAK

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.

b) Ekonomiako, Zuzenbideko, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Zientzia Politikoetako edo Soziologiako gradu bat izatea, besteak beste.

c) Egungo auzotasun administratiboa izatea, gutxienez 2021eko uztailetik honakoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietako batean. Era berean, ikasketa guztiak Bizkaiko Lurralde Historikoko unibertsitate edo fakultateren batean egin dituzten pertsonen eskabideak ere onartuko dira.

d) b) letran adierazten diren ikasketak 2022ko ekainean edo geroago amaituta izatea.

e) Betetzea helburuko unibertsitateak eskabidea onartzeko ezartzen duen hizkuntza-maila, zehazki, deialdi honen xede diren ikasketak gainditzeko bestekoa. Maila hori helburuko unibertsitateak berak ebaluatuko du.

EDUKIA

Unibertsitate-titulua duten pertsonentzako beken deialdia egitea, 2026-2027 ikasturtean Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan aurrez-aurreko espezializazio-ikasketak egiteko.

Ikasketa horiek Brujaseko Europa ikastetxean (Belgika) edo Europako beste unibertsitate ospetsu batzuetan egin ahal izango dira.

— Banakako 3 beka, bakoitza 14.000 eurokoa.

— Beka 1 Europa Ikastetxerako (Brujasko campus, Belgika), 30.000 eurokoa. Europa Ikastetxerako (Brujasko campus) beka esleitzerik izan ez balitz, 14.000 euroko beste 2 beka esleitu ahal izango dira

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068000

Ikasi eta Lan egin Europar Batasunan