Euskadiko ekoturismoa

Jasangarritasuna

Bada garaia Euskadiko naturguneak zuzenean ezagutzera animatzeko, ezta?

📌Eskuragarri dago jada Euskadiko ekoturismoaren mapa berria, Euskadi-Basque Country Grand Tour ibilbidea ekoturismo-sarearen helmugekin lotzen duen ibilbide-proposamen batekin. Ibilbide iradokitzaile honek aukera ematen dizu 14 naturgune harrigarri ezagutzeko (Geoparkea horien artean) 8 etapatan, zure erritmoan.

Zer da Ekoturismoa?

Natura-eremu baterako bidaia da ekoturismoa, eremu hori ezagutu, interpretatu, gozatu eta zeharkatzeko, eta aldi berean eremu hori balioesten du eta laguntza praktikoa ematen du natura kontserbatzeko, ingurunearen gaineko inpakturik eragin gabe eta bertako biztanlerian eragin positiboa izanda.

Ingurumen-balio handiko lurralde natural zabala du Euskadik: parke naturalak, Natura 2000 Sarea, Euskal Kostaldeko Geoparkea edo Urdaibaiko Erreserba, azalera osoaren % 23 izanik.

Ekoturismoa Euskadin