EUSKARALDIA 2025

Kultura-nortasuna Partaidetza

Euskaraldiak mugiaraziko gaitu, eta zu hor nahi zaitugu, mugimenduan. Izan ere, ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

Badator EuskaraldiaMaiatzaren 15etik 25era euskararen erabilera handitzeko ariketa masiboa egingo dugu. 11 egunetan txapak jantzi eta ahobizi eta belarriprest izango gara. 

Euskararen erabileran urrats bat aurrera eman nahi dugulako, euskara gehiago erabili nahi dugulako, euskaraz eroso aritu nahi dugulako, inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi dugulako… mila arrazoi daude Euskaraldian parte hartzeko, eta 11 egunetan euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko. 

Beraz, aurreko edizioetan egin bezala, belarriprest edo ahobizi bezala IZENA EMATEKO aukera daukazu orain, erraz, HEMEN

Jantzi txapa eta…

- - -Egin lehen hitza beti euskaraz

- - - Solaskideak euskara ulertu arren erdaraz erantzuten badizu... eutsi euskarari!

- - -Eta zuk euskaraz egin ala ez, eskatu zuri euskaraz egin diezazuten.

  👄👂Zu zer izango zara, belarriprest ala ahobizi?

👂Belarriprest
1. Une bakoitzean erabakiko duzu noiz eta norekin egin euskaraz.
2. Euskaraz dakitenek zuri euskaraz hitz egitea eskatuko duzu.


👉👂Adibidea: Ander ondo moldatzen da euskaraz, baina euskaraz ulertzen duten lagunekin erdararaz egingo du. Belarriprest izanik, lagunei berarekin euskaraz hitz egitera gonbidatuko ditu!

👄Ahobizi
1. Euskaraz dakiten guztiekin euskaraz egingo duzu beti.
2. Ezezagunekin lehen hitza beti euskaraz egingo duzu.
3. Euskara ulertzen dutenek erdaraz erantzun arren, zuk euskarari eutsiko diozu.

👉👄Adibidea: Maria, orain arte, euskara ulertzen zutenek erdaraz erantzuten bazioten, erdarara pasatzen zen. Orain, ahobizi izanik, beti-beti euskarari eutsiko dio!

❗Gogoratu rolek ez dutela euskara mailarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik!